Ostirala 01 Iraila, 2023

Salgai 23-24 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Salgai 23-24 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 23-24 Kontzertu Denboraldiko hitzordu guztietarako sarrerak.

Irailaren 1etik salgai daude Euskadiko Orkestraren 23-24 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak. Irailaren 29an Gasteizen emango duen kontzertuarekin ekingo dio orkestrak ohiko lau hiriburuetan eskainiko duen abonu-kontzertuen denboraldiari.

 

 

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera

 

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko kontzertu guztietarako sarrerak euskadikoorkestra.eus-en eros ahal izango dira, baita aretoen webguneetan (euskalduna.eus, kursaal.eus, principalantzokia.org y baluarte.com) eta euren leihatila eta ohiko salguneetan ere.

Irekita jarraitzen du Denboraldiko abonu-eskaera egiteko aukerak ere, hemen (80 eurotik aurrera).

 

 

Tarifa bereziak eta deskontuak

 

Euskadiko Orkestrako abonatu, ikasle, 30 urtetik beherako, 65 urtetik gorako, langabetu eta beste kolektibo batzuek (Artium, Kursaal Eszena...) tarifa bereziekin gozatu ahal izango dute kontzertuez. Gainera, Azken Ordu Gazteari esker, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan.

 

 

23-24 Denboraldia: Artea lehen pertsonan

 

Euskadiko Orkestraren Kontzertu Denboraldi berri honetan sortzen eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi dugu arreta. Pertsona jarriko dugu erdigunean, pertsona ekintzaile eta arduratsua, mundua mugitzen duena bere bizi-esperientzien bidez, batzuetan espiritualak eta beste batzuetan mundutarrak.

Mahler eta bere Hirugarren Sinfoniaren eskutik, betierekotasuna eta maitasuna bezalako kontzeptuak izango ditugu, eta esperientzia erlijiosoa bezalako gaiek Brucknerren izena izango dute, bere Zazpigarren Sinfoniarekin. Alde espiritualago horrekin kontrastean, badira autore batzuk unibertso desberdinetatik bizitza pribatuari eta mundutarrari kolore paleta ahalik eta zabalena jartzen diotenak, hala nola Dutilleux, bere Correspondances lanarekin, eta Strauss, Aus Italien eta Etxeko Sinfoniarekin. Rakhmaninovek Hirugarren Sinfonian eta Pianorako Bigarren Kontzertuan erakusten du jaioterriaren nostalgia zein pisutsua izan daitekeen. Prokofieven Alexander Nevskik heroiaren gorazarrea irudikatzen du, eta horrek Dvoraken Zazpigarren Sinfoniarekin konekta gaitzake, herriaren borrokaren eta nahien aldarrikapena hartzen baitu oinarri txekiarraren lanak. Identitatearen kontzeptuak bere adierazpen gorena Die ersten Menschenen izango du, Stephanen opera, Adam eta Eva Paradisutik bota osteko giza izaeraren disekzio freudiarrarekin urratzen gaituena.

Giza kontzeptu horiek guztiak artean oinarritzen dira, aliatu iradokitzaile gisa. Horregatik pozten gaitu, besteak beste, bide honetan Aaron Coplandekin Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 75. urteurrena ospatzeak, baita Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ere, Antonio Lauzurikari enkargatutako lan batekin.

Denboraldi honetan, eta agian beti Euskadiko Orkestran, gizakia eta artea etengabeko gogoetan daude.

Robert Treviñok Euskadiko Orkestraren zuzendari titular izaten jarraituko du.

23-24 Denboraldiari buruzko informazio osoagoa hemen

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron