Berriak
Osteguna 20 Urria, 2022

Bilboko Koral Elkarteak eta Euskadiko Orkestrak ‘Lide ta Ixidor’ opera berreskuratu eta disko gisa argitaratu dute

Santos Inchaustik 1910ean idatzitako haurrentzako ipuin liriko honek bi ekitaldi eta epilogoa ditu, eta bere berreskurapen eta erregistro diskografikoa Bilboko Koral Elkarteak bultzatzen duen Euskal Opera proiektuaren barruan kokatzen da.

Ostirala 14 Urria, 2022

40 jarduera baino gehiago Musika Gela zikloaren 22-23 Denboraldian

Euskadiko Orkestrak lau ekoizpen propio aurkeztu eta estreinatuko ditu hezkuntza-zikloaren Denboraldi berriaren baitan: ‘Ondinaren magia’, musika, magia eta fantasia uztartzen dituen eta egunotan estreinatu dena; ‘Living Room Music’, pasa den Denboraldian bertan behera utzi ostean berreskuratzen dena; ‘Boléro’, Ravelen obra handia plater nagusitzat duena; eta ‘Elkarrekin sortu’, publikoaren eta musikarien elkarlanaren bidez garatuko den ikuskizun teknologiko-musikala.

Zikloaren ardatz nagusi diren Eskola Kontzertu eta Musika Familian kontzertuen eskaintza zabala hiru Entsegu Irekirekin eta beste jarduera batzuekin osatuko da.

Asteartea 04 Urria, 2022

Miramongo Matinéeak larunbat honetan itzuliko dira, urriak 8

Akelarre Abesbatza eta Vocalia Taldea abesbatzek, ‘Living Room Music’ perkusio-ikuskizunak, Cuivres en Pays Basque taldearen metalek eta Euskadiko Orkestrako hainbat ganbera-taldek osatzen dute Miramongo Matinéeen ziklo berriko 16 musika hitzorduen sorta, eta abonamenduak salgai daude.

Ensemble Oiassok emango dio hasiera zikloari larunbat honetan, urriak 8, 11:00etan, Beethovenen ‘Septimino’ obrarekin plater nagusi gisa. Sarrerak 11 eurotan daude salgai hitzordu honetarako eta Denboraldiko beste guztietarako.

Ostirala 30 Iraila, 2022

Salgai sarrerak ‘Ondinaren magia’-rako, Euskadiko Orkestraren Denboraldiko lehen Musika Familian programa

Magia, musika eta fantasia uztartuko dituen ‘Ondinaren magia’ ikuskizunerako sarrerak eskuragai daude 5 eurotik aurrera. Urriaren 15ean Miramonen saio bikoitzean (11:00 eta 12:30) eskainiko den programa hau Musika Gela zikloaren 22/23 Denboraldiko familiei zuzendutako lehena izango da.

Asteazkena 21 Iraila, 2022

Xostakovitxen ‘Zortzigarren’ tragiko eta harrigarriarekin ekingo dio Euskadiko Orkestrak Kontzertu Denboraldiari

Robert Treviño zuzendari titularrak gidatuko du orkestra ‘Tragedia gainditzea’ goiburu duen 22/23 Denboraldi hasiera honetan. Lehen programa honen plater nagusia Dmitri Xostakovitxen ‘8. Sinfonia’ izango da, bere obra handia, Bigarren Mundu Gerraren izugarrikeriek zirauten bitartean idatzia, eta kontrapuntu atsegina Manuel de Fallaren ‘Espainiako lorategietako gauek’ jarriko dute, Alexei Volodin pianista garrantzitsuaren interpretazioan.

Sarrerak salgai daude irailaren 23tik 29ra ohiko lau hiriburuetan izango diren kontzertu guztietarako, 10 eta 38 euro bitartean.

Astelehena 12 Iraila, 2022

‘Kontzertua & Proiekzioa’ Belodromoan

Zinemaldiaren 70. edizioan Euskadiko Orkestrak eskainiko duen zine-musikako kontzertua aurkezten dute Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak. 

Bi edizioz pandemiagatik falta izan ostean, berriz berreskuratu da hitzordu garrantzitsu hau. Ohikoa izan den moduan, Zinemaldiko lehen larunbatean, eguerdian irekiko da Belodromoa musikazale, zinemazale eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden joaldi sinfonikoa eta horien pelikula-eszenen muntaketa uztartzen dituen ikuskizunerako.

Begi-belarriak plazerez goxatu ahal izango dira ordu eta laurdenez, larunbatean, irailak 17, eguerdiko hamabietan hasita. Sarrera doakoa izango da.