Berriak
Ostirala 02 Iraila, 2022

Salgai 22-23 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 22-23 Kontzertu Denboraldiko hitzordu guztietarako sarrerak.

Asteartea 23 Abuztua, 2022

‘¡De película!’, zine-musika Hollywoodeko izarrekin irailaren 1ean

Hamar egun baino ez dira geratzen Euskadiko Orkestra zinemaz jantz dadin Kursaal Auditoriumean (20:00) film arrakastatsuenetako batzuen soinu-bandak interpretatzeko: ‘Karibeko piratak’, ‘Titanic’, ‘Deabruzko panpina’, ‘The Mask’, ‘Erregearen hitzaldia’, ‘Bizitza ederra da’ eta beste asko. Bi aktore bikoiztailek Jack Sparrow, Forrest Gump, Jurgi VI.a eta Chucky bezalako pertsonaiei ahotsa jarriko diete eta zine-kontzertu zirraragarri honi benetakotasun handia emango diote.

Sarrerak salgai daude 25 eurotan euskadikoorkestra.eus-en eta Kursaaleko leihatilan.

Ostirala 10 Ekaina, 2022

Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen (ROCE) XIII. Topaketa

‘Ekosistema musikala: lidergoa, aniztasuna eta berrikuntza kudeaketa-ereduetan' izenburua duen aurtengo edizioa ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da Musikenen, Donostia. Gai horien inguruan diharduten diziplina anitzeko profesionalei zuzenduta dago, eta ekainaren 20ra arte egongo da izena emateko aukera.

Euskadiko Orkestra ROCEren sortzaileetako bat da, eta Mikel Cañada Euskadiko Orkestrako Musika Gelako koordinatzailea sarearen presidenteordea da.

Osteguna 02 Ekaina, 2022

Miramongo Matinéeak Denboraldi amaierara iritsiko dira larunbat honetan Galerna Haizeak taldearekin

Euskadiko Orkestrako haize-boskoteak Barber, Villa-Lobos, Cage eta Medagliaren obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, ekainak 4, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean, eta sarrerak 10 eurotan daude salgai.

Asteartea 31 Maiatza, 2022

Pinchas Zukerman ospetsuak amaituko du Euskadiko Orkestraren Kontzertu Denboraldia

Zukerman, biolinaren eta biolaren nazioarteko izarretako bat, duela berrogeita hamar urtetik jardunean dabilena, Bartoken ‘Biolarako kontzertua’ interpretatzen arituko da Euskadiko Orkestraren Denboraldiko azken programan. Robert Treviñok zuzenduko dituen kontzertuok Erromantizismoan errotutako bi obrekin osatuko dira: Wagnerren ‘Lohengrin’ operaren lehen ekitaldiaren preludioa eta Elgarren ‘1. Sinfonia’ entzutetsua.

Ekainaren 2tik 8ra Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon izango diren kontzertu guztietarako salgai daude sarrerak.

Osteguna 26 Maiatza, 2022

Euskadiko Orkestrak Musikasteren 50. edizioa itxiko du larunbat honetan

Errenteriako jaialdiaren amaiera-kontzertua larunbatean izango da, maiatzak 28, 19:00etan Lekuona Fabrikan, eta Andra Mari Abesbatzaren parte-hartzea izango du.