Igandea 23 Azaroa, 2008

CADIZEK EUSKAL ZAPOREAREKIN ITXI ZUEN EUSKADIKO ORKESTRAREN BIRA ANDALUZIARRA

Honela bukatu zen orkestraren laugarren bira andaluziarra, bi kontzertu Sevillan eta beste bat Cadizen hartu dituena. Euskal musika mundura zabaldu da beste behin, honela taldearen sorrera-printzipioetako bat bete delarik.

Euskadiko Orkestrak jaialdian emaniko kontzertuak zapore ezberdina izan zuen Sevillako orkestrako denboraldiaren baitan eskainitako kontzertuekin alderatuta. Cadiz hiri xarmagarri eta liluragarria da, arabiar kutsuko kontzertu-aretoak argi azaltzen duen moduan. Euskadiko Orkestraren kontzertua hartzen zuen Musika Jaialdiak izaera "garrantzitsua" eman zion gure orkestrari bertako egunkarietan, eta ikusmina handia zen. Orkestrak egitarau guztiz euskalduna eskaini zuen, lanak aro ezberdinetakoak baziren ere. Iñaki Alberdi Ramon Lazkanok idatzitako Itaunen protagonista izan zen berriro. Bakarlariak akordeoiarekin azaldu zituen aparteko gaitasunak entzuleria liluratuta utzi zuen. Irundarrak bisa eskaini zuen entzuleriaren eskaera asez. Erki Jokkinen finlandiarraren "Alone" lan bikainak instrumentu honen aurkikuntza berri eta behin betikoa suposatu zuen.

Bigarren Zatian Guridiren "Sinfonia Pirenaikoa" lan sinfoniko handia eskaini zuen taldeak. Orkestrak Jesús Guridiren lana aukeratu izana arrakasta handia zela zioen kontzertu-egitarauak, musikagilea Jaialdiak omentzen duen Manuel de Fallaren garaikidea baitzen. Horrexegatik sortuko zen, agian, sinfoniak etengabe eskaintzen dituen mendi-atal deskriptiboen eta "zilarrezko tazatxoa" gisa ezagutzen dugun hiri zuri eta argitsu honen arteko solasaldi interesgarria. Honela, kontzertuak iraun zuen bi orduetan zehar Orkestrak programak eskatzen zuen tentsioa bikaintasunez mantendu eta gero, entzuleriak programaz kanpoko "opari" txikia eskatu zuen sutsuki. Biretan ohi den bezala, Orkestrak Guridiren Hamar Euskal Doinuetako "Amorosa" abesti hunkigarria jo zuen. Beste behin, aretoak "eskerrik asko" gartsuarekin agurtu zuen orkestra.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel