Osteguna 19 Azaroa, 2009

HARIZKO TXISTUA: TRADIZIOZKOA ETA KLASIKOTASUNA GARAIKIDETASUNEAN BAT EGINIK

HARIZKO TXISTUA: TRADIZIOZKOA ETA KLASIKOTASUNA GARAIKIDETASUNEAN BAT EGINIK
Larunbata honetan, hilak 21, Euskadiko Orkestraren egoitzako auditorioak Miramongo Matinéeak zikloaren baitan “Harizko txistua” ekimena hartuko du, Bilbaoko Udal Txistulari Bandaren eta Alos Quarteten arteko lankidetzaren emaitza.

Larunbata honetan, hilak 21, Euskadiko Orkestraren egoitzako auditorioa fusioaren topagune bilakatuko da beste behin, Miramongo Matinéeak zikloaren baitan "Harizko txistua" ekimena hartuko baitu. Bilbaoko Udal Txistulari Bandaren eta Alos Quarteten arteko lankidetzaren emaitza, fusio eta musika-sorkuntza biltzen dituen proiektu honek gure tradizozko kulturaren erakusle den txistuak eskaintzen dituen aukera anitzen isla da.

"Harizko txistua" izenburupean txistu eta hari-laukote klasikorako sortutako zortzi pieza biltzen dira, txisturako idatziriko partituren ohizko formatutik aldentzen direnak. Errepertorio hau eta batzen dituen musikagileak dira 2007an diska bilakatu zen ekimen hau erakargarri egiten duten elementu nagusinetarikoak. Honela, Ruper Lekueren Habanera, Alos laukotearen kide den Xabier Zeberioren Mongono (Izotza), Javier Ituarteren Kulunka, Aitor Furundarenaren Elorri orri, Juan Carlos Pérezen Sinkroniak, Xabier Zabalaren Konfidentziak, Hilario Extremianaren Impromptu-Capricho eta Álvaro Garcíaren Bat, bi, hiru lanek osatzen dute kontzertu honen egitaraua.

Bilbaoko Udal Txistulari Banda bakarra da, munduko danbolinteroen elkarte profesional bakarrenetakoa, Erdi Aroan musika-jole eta juglareen udal taldeak izan zirenen lekuko bizia. Egun txistuaren aukera anitzen eta etorkizun oparoaren erakusle garbia da berritutako Bilbaoko danbolinteroen elkartea, Udal Txistulari Banda izenekoa. Talentu handiko bost gaztek osatua, halaxe erakusten baitute euren prestakuntza akademikoak eta esperientzia profesionalak, bai interpretazioan, bai irakaskuntzan. Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi, Idoia Kareaga eta Asier Garcia dira.

Alos Quartet 1999an sortu zen Et Incarnatus kamara orkestraren baitan. Aurten hamar urte bete ditu, beraz, eta hori ospatzeko kaleratu berri den « 10 tanta » diska grabatu du. Musika klasiko nahiz modernoan ibilbide artistiko zabala duten musikariez osatua dago. Ospe handiko orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain (hala nola, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, Espainiako Gazte Orkestra, e.a.), laukoteko partaideak folk taldeetako kide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi). Bere errepertorioan Alos Quartet-ek gaur egungo musikaren esparru zabal eta anitza jasotzen du, hari laukote klasikoaren ikuspegi berri bat erakutsiz. Bere ibilbidean Alos Laukoteak grabaketa, kontzertu zein artista nabarmenekin lankidetza ugari burutu ditu.

Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Atso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo