Astelehena 11 Urtarrila, 2010

EUSKADIKO ORKESTRA BOSEN ABONU-DENBORALDIAN ESKAINIKO DITUEN KONTZERTUEN PRESTAKUNTZAN DAGO MURGILDURIK

EUSKADIKO ORKESTRA BOSEN ABONU-DENBORALDIAN ESKAINIKO DITUEN KONTZERTUEN PRESTAKUNTZAN DAGO MURGILDURIK
Euskadiko Orkestra Pietari Inkinen zuzendari finlandiarraren zuzendaritzapean eta Miguel Ituarte pianojolea getxotarra bakarlari dela arituko da Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Abonu-Denboraldian.

Euskadiko Orkestra Pietari Inkinen zuzendari finlandiarraren zuzendaritzapean eta Miguel Ituarte pianojolea getxotarra bakarlari dela arituko da Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Abonu-Denboraldian.

Elkartruke honen baitan, Orkestrak bi kontzertu eskainiko ditu BOSen denboraldian, lehena urtarrilaren 14an eta 15ean bigarrena. Urte askoren buruan, bi orkestren arteko elkartruke-politikari heldu zaio berriz ere. Beste orkestrekin egindako elkartrukeei dagokionez, ibilbide luzea egina dute bi orkestrek bai estatu mailan eta Euskadiko Orkestraren kasuan baita nazioarte mailan ere.

Euskadiko Orkestrak Sibelius, Prokofiev eta Debussyren lanak interpretatuko ditu Euskalduna Jauregian, estreinako aldiz Pietari Inkinen zuzendari finlandiar gaztearen zuzendaritzapean. Zuzendari hau Zelanda Berriko Orkestra Sinfonikoaren musika-zuzendaria da 2008tik eta 2009an Japoniako Filarmonikoaren zuzendari titular izendatu zuten. Zuzendari gonbidatu gisa, Dresden Staatskapelle, Leipzig Gewandhaus, Bayerische Rundfunk, WDR Cologne, Maggio Musicale, La Scala, Vienna Radio Symphony Orchestra, Rotterdam Philharmonic, BBC Symphony eta CBSO zuzendu ditu besteak beste eta Vadim Repim, Hilary Hahn, Pinchas Zukerman, Nikolaj Znaider, Jean Yves Thibaudet, Alexander Toradze edo Elisabeth Leonskaya bezalako bakarlari gailenenkin aritzen da lankidetzan.

Miguel Ituarte pianojolea, aldiz, aritua da aurretik Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan. Oraingo honetan Prokofiev-en Piano eta orkestrarako kontzertua intepretatuko du, Orkestrak orain bere errepertoriora gehituko duena. Miguel Ituarte Amsterdamgo Concertgebouw delakoaren Ganbera Orkestrarekin, Londresko Royal Philharmonic, Luxemburgoko Irratitelebistaren Sinfonikoa, Schlewwig-Holstein, Lisboako Gulbenkian Orkestra, Oportoko Klasikoa eta Espainia eta Hegoamerikako orkestra ugarirekin aritu da bakarlari gisa. Espainia, Portugal, Frantzia, Holanda, Alemania, Suitza, Italia eta Polonian eskaini ditu errezitalak.

Egitaraua osotzeko, kontzertua irekiko duen Sibeliusen En Saga eta, jada bigarren zatian, Sibeliusen Lemminkäinen-eko Suiteko Tuonelako beltxarga eta Debussyren La Mer izango dira entzungai.

Kontzertuak
Urtarrilaren 14a:
Euskalduna Jauregia, Bilbo. 20:00etan
Urtarrilaren15a: Euskalduna Jauregia, Bilbo. 20:00etan

Egitaraua
J. Sibelius:
En Saga
S. Prokofiev: Piano eta orkestrarako 5. kontzertua
J. Sibelius: Lemminkäin-en Suitea, opus 22. II Tuonelako beltxarga
C. Debussy : La Mer

Pietari Inkinen, zuzendaria
Miguel Ituarte, pianoa

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar