Osteguna 18 Martxoa, 2010

“EL MAL AJENO” FILMA AURKEZTU DA BILBON EUSKADIKO ORKESTRAREN ESKUTIK

"El mal ajeno", Oskar Santos bilbotarraren lehendabiziko filma, atzo aurkeztu zen Bilbon Euskadiko Orkestraren eskutik. Orkestrak Fernando Velázquez getxotarrak konposatu duen soinu-banda grabatzen parte hartu du filme honetan. Soinu-banda ugarien egile, Velázquez, Goya Sarietan izendatua izan zen "El Orfanato" filmarekin. Bi paper bete ditu aldi berean oraingo honetan, konpositorearen funtzioa batetik eta Orkestra zuzendariarena bestetik. Filma gaur, osteguna, martxoak 18, iritsiko da zinema guztietara.

Eduardo Noriega eta Belén Rueda dira "El mal ajeno" film luze honen protagonistak. Alejandro Amenabar (Himenóptero), Fernando Bovaira (Mod Producciones) eta Telecinco Cinema arduratu dira ekoizpen exekutiboaz.

Orkestraren egoitzan bertan eta Fernando Velázquez beraren zuzendaritzapean aritu da lehenengo aldiz Euskadiko Orkestra Sinfonikoa film luze baten soinu-bandaren grabaketa egiten. Zinemarenganako gerturatze ezberdinak egin ditu Orkestrak dagoeneko, hauetako batzuk Donostiako Zinemaldiaren barruan: Carmelo Bernaolaren musika zuen King Vidorren "The crowd" filmaren eta Zamecniken "Wings" filmaren soinu-banden interpretazioa adibidez. Baita 91 eta 92 urteetako edizioetan erabili zen Zinemaldirako sintoniaren grabaketa ere. Lalo Schifrin "Mision Imposible"ren soinu-bandaren egile argentinarraren zuzendaritzapean hainbat kontzertu eskaini ditu film ezberdinen soinu-bandak interpretatuz.

"El mal ajeno"-ren soinu banda Orkestraren Miramongo egoitzan grabatu zen 2009ko apirilean, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel