Asteazkena 01 Ekaina, 2011

Euskadiko Orkestra Victoria Eugenia Antzokian arituko da ekainaren 15ean

Euskadiko Orkestra Victoria Eugenia Antzokian arituko da ekainaren 15ean
Andrés Orozco-Estradaren zuzendaritzapean eta Gautier Capuçon biolontxelojolea bakarlari dela.

Ekainaren 15 asteazkean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu bat eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, ekainaren 17tik 20ra Alemanian barrena burutuko duen biraren atariko gisa. Bere titular Andrés Orozco-Estradaren zuzendaritzapean eta Gautier Capuçon biolontxelojotzaile frantziarra bakarlari gonbidatu dela, egun gutxira alemaniar entzulegoaren aurrean aurkeztuko duen egitaraua bera interpretatuko du Orkestrak: Juan Crisóstomo de Arriagaren Esklabu zoriontsuak, Shostakovitchen Biolontxelo eta orkestrarako 1. kontzertua eta Tchaikovskyren 5. Sinfonia.

Ekainaren 15eko kontzerturako sarrerak ostiralean, maiatzak 20, jarriko dira salgai eta 12 euroko prezio bakarra izango dute. Salmenta bide hauetan izango dira eskuragarri: Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan (943 48 18 18), 11:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. Anfiteatro eta balkoirako sarrerak eskuragarri.

Euskadiko Orkestraren kontzertua. Alemaniara Biraren Atarikoa
Ekainak 15:
Victoria Eugenia Antzokia, Donostia-San Sebastián. 20:00etan
Sarrerak maiatzaren 20tik aurrera salgai.

Alemaniara bira
Düsseldorf:
ekainak 17, 19 eta 20.
Gütersloh: ekainak 18

Egitaraua
Juan Crisóstomo de Arriaga:
"Los esclavos felices"
Dmitri Shostakovitch: Biolontxelo eta orkestrarako 1. kontzertua
Piotr Ilich Tchaikovsky: 5. Sinfonia

Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Gautier Capuçon, biolontxeloa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar