Astelehena 07 Azaroa, 2011

Wolfram Christ biola interprete eta zuzendaria Euskadiko Orkestraren III. Musika Laborategiaren zuzendari

Wolfram Christ biola interprete eta zuzendaria Euskadiko Orkestraren III. Musika Laborategiaren zuzendari
Wolfram Christ, bi hamarkadatik gora Berlingo Orkestra Filarmonikoko biola bakarlari izandakoak, Euskadiko Orkestraren III. Musika Laborategia zuzentzen ari da gaur goizean. Guztira Musikeneko ikasle diren 27 musikari izango dira interprete alemaniar entzutetsu honek zuzenduko duen maisu-eskolan.

Wolfram Christ, bi hamarkadatik gora Berlingo Orkestra Filarmonikoko biola bakarlari izandakoak, Euskadiko Orkestraren III. Musika Laborategia zuzentzen ari da gaur goizean. Guztira Musikeneko (Euskal Herriko goi Mailako Musika Ikastegia) 27 musikari izango dira interprete alemaniar entzutetsu honek zuzenduko duen maisu-eskolan. Horietatik sei, Musikenen biolako ikasketatan 3. eta 4. mailako ikasle direnak, aktiboki arituko dira eta gainerakoak entzule moduan izango dira. Aukera ederra da beren ibilbide profesionalari heltzear dauden musikari gazte hauentzat, beren kezkak partekatu eta nazioarte mailan biola-bakarlari gailenetariko baten esprientzia ezagutzeko aukera izango baitute. Hirugarren Laborategi hau Musikene-rekin lankidetzan egingo da, erakunde honekin bizi den harreman estuari esker.

Wolfram Christ nazioarte mailako ospea duen biola bakarlaria dugu. Sarriki herrialde ezberdinetan aritzen da eta bere errepertorioak barrokotik hasi eta abangoardiarainoko lanak biltzen ditu. Berlingo Orkestra Filarmonikoaren lehenbiziko biola izan zen hogei urtetik gora eta honekin hirurogei bat kontzertu eskaini zituen bakarlari gisa, besteak beste Claudio Abbado, Lorin Maazel, Bernhard Haitink eta Seiji Ozawa misuen zuzendaritzapean. Lucernako Jaialdiko Orkestraren kide sortzaile da eta honen bakarlari gisa aritu ohi da Lucernan eta baita nazioarte mailako biratan ere. Hainbat sari merezi izan dituzten DK grabaketek bere lankidetza emankorren adierazle dira. Horien artean, Debussyren flauta, biola eta harparako trioen grabaketak Grand Prix du Disques saria eskuratu zuen eta Hindemithen Biola eta ganbera orkestrarako 5. Kammermusik lanak Grammy saria merezi izan zuen.

Irakaskuntzaren arloan, Christ biola irakaslea da Freiburg Musikhochschule-n (Alemania) 1999tik. Bere jardueraren bidez profesional nahiz ikasleak elkarrekin aritzen dira musika sortu eta musikarekin esperimentatzeko. Gainera 2005ean Claudio Abbadok Ferrara eta Potenzako (Italia) Gustav Mahler Akademietako zuzendari artistiko izendatu zuen.

Musika Laborategia Orkestraren zuzendari titular Andrés Orozco-Estradaren ekimenez sortu zen, musikari gazteei beren ibilbide profesionalaren hasieran laguntza ematea helburu harturik. Lehenbiziko edizioan, 2010eko apirilean, Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) hainbat bakarlarik Andrés Orozco-Estrada maisuarekin lan egiteko aukera izan zuten. Zenbait lan-aldiren ostean, Euskadiko Orkestrarekin debuta egin zuten Miramongo egoitzan izandako kontzertu batean. Bigarren Laborategian, aurtengo martxoan, jatorri ezberdinetako zuzendari gazte talde batek Andrés Orozco-Estradarekin lan egin zuen hainbat egunetan eta ondoren Orkestra zuzendu zuten Miramongo Matinéeak zikloaren baitan.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo