Osteguna 03 Maiatza, 2012

Musika dena da: KUP Taldea Mirmaongo Matinéetan

Maiatzaren 5 larunbatean, Miramongo Matinéeak zikloak abesbatza-musika emanaldi berri bat hartuko du berean. "Musika dena da", esaldi biribil hau izenburu harturik itzultzen da Miramongo eszenatokira KUP Taldea. Gabriel Baltésen zuzendaritzapean, abesbatzarekin batera arituko dira Miren Urbieta sopranoa, Eduardo Baranzano gitarrajotzailea eta Borja Rubiños pianojotzailea.

Musika biziki maite duen gazte talde batek sortutako abesbatza da KUP. 2003ko udaberrian hasi zen lanean, musikaz gozatu eta, aldi berean, ahalik eta kalitaterik handieneko musika eskaintzeko asmoarekin. Gabriel Baltés da taldearen zuzendaria: abesbatzen munduan punta-puntakoa eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Ikasketen Zentroan abesbatzen zuzendaritza-irakaslea. Euskadi, Frantzia, Luxemburgo edo Eslovenian eskaini dituzte kontzertuak eta Tolosa, Maribor, Tours eta abarreko lehiaketatan esku hartu dute. Tours-eko Forilège Vocal Nazioarteko Lehiaketan garaile izanagatik joan zen azaroan Tolosan izandako Europako Abesbatzen Sari Nagusiko finalean aritu zen.

Musikaren historiaren bi mende baino gehiago hartuz, XVIII. etik XX.era, KUP Taldeak Miramongo Matinéetan aurkezten duen egitaraua bere askotarikotasunagatik bereizten da. Interpretatuko dituen obren artean, Haydnen lanak (lau ahots eta pianorako), Schuberten Ständchen gizonen abesbatzarako eta altoaren soloa sopranoak interpretatuko dueneko bertsioan, Brahmsen Lieder und Romanzen, opus 44etik hiru eta Fauré eta Castelnuovo-Tedescok Víctor Hugo eta García Lorcaren poemak oinarri harturik sortutako lanak.

Kontzertua goizeko 11etan hasiko da eta sarrerak www.kutxasarrerak.net eta Telekutxa (943 00 12 00) bidez eros daitezke, eta kontzertu egunean baita Orkestraren egoitzan ere, 10.30etatik aurrera. Halaber, gogorarazten dizuegu doako autobus zerbitzua dagoela egoitzara etortzeko, 10.25etan Gipuzkoa Plaza, 4tik atera eta Antso Jakituna, 18an eta Madrilgo Hiribidea, 34ean geldialdiak egiten dituelarik. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia Sarrerak erosi
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az