Asteazkena 16 Urria, 2013

Euskadiko Orkestrak Donostiaren suntsiketa eta berreraikuntzaren Bigarren Mendeurrena izango du hizpide aste honetan

Euskadiko Orkestrak Donostiaren suntsiketa eta berreraikuntzaren Bigarren Mendeurrena izango du hizpide aste honetan
Harkaitz Canok kontzertu hauetarako sortutako testuak irakurriko ditu. Urriaren 17 eta 18an Donostiako Kursaal Auditorioan.

"Esnatu baso ilunean, esnatu" izenburupean, gerra, oroitzapena eta berreraikuntza gogora ekarriko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu Denboraldiko bigarren programa osatzen duten kontzertuetan. Jun Märklek maisuak zuzenduta, bi emanaldi bakarrik izango dira, urriaren 17 eta 18an Donostiako Kursaal Auditorioan. Hau izango da Orkestrak Donostiak, duela gutxi bere Urrezko Domina eman dion hiriak 1813an jasandako suntsiketa eta ondorengo berreraikuntzaren bigarren mendeurrenaren oroitzapen gisa aurten antolatutako programazioari egindako ekarria.

Musika hitzarekin uztartzen duen denboraldi honetan, oraingoan Harkaitz Cano idazlea izango da programa honi bere hitza, bere ekarpena egingo diona. Eszenatokian bertan, berak errezitatuko ditu kontzertu hauetarako espreski Euskadiko Orkestraren enkarguz sortutako testuak. Obren arteko hari bilakatuko dira. Euskadi Saria eta Kritikarena, bakoitza birritan jaso dituen idazle donostiarra eta Orkestra elkarlanean aritzen den diren lehenbiziko aldia da honakoa.

Kontzertu hauek prentsaurrekoan aurkeztu dira. Bertan Märkl maisua Donostiako historia oinarri duen eta hitza eta musika uztartzen dituen kontzertu bat interpretatzeagatik pozik agertu da. Harkaitz Canok, berriz, zera adierazi du, testu hauek ez liratekela argitara eman Euskadiko Orkestraren enkarguagatik izan ez balitz eta orain zerbait luzeago baten zatu izan daitezkela uste duela, artean zehaztu gabeko zerbaiten zati.

Musika-egitarauari dagokionean, Orkestrak, Jun Märkl zuzendari alemaniarraren gidaritzapean, gerra, oroitzapena eta berreraikuntza Gustav Mahlerren Totenfeier, Maurice Ravelen Hildako infanta batentzako pabana eta O. Messiaenen Igokundea partiturak baliatuko ditu. Totenfeier (Hileta-errituak) lana 1888an idatzi zuen Mahlerrek. "Pizkundea" bere 2. Sinfoniaren lehen mugimendua osatzeko egokituko zuen beranduago. Adam Mickiewicz poloniarraren Dziady olerkian oinarrituta dago. Bere ezkortasun goibelaren aurrean, Ravelen Hildako Infanta batentzako Pabanaren gozotasuna. Tombeau nostalgiko honek ez du hartzailerik, izenburua fonetika-joko baten ondorio baita. Igokundeak -Jesukristoren igokundeari buruzko "orkestrarako lau gogarte"-, hilobiaz haraindiko errealitatea islatzen du ere. Hogeita bost urterekin idatzi zuen Messiaenek eta lengoai bakar eta berezia agertzen du ordurako.

Kontzertu hauetarako sarrerak salgai Kursaal Auditorioko leihatilan kontzertu egunean eta www.kutxabank.es webgunean, 7€tik aurrera.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel