Ostirala 22 Azaroa, 2013

Sinfokids 2, Euskadiko ikastetxe guztietan banatua izateko prest

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, EITBk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultur Sailak egitasmo aitzindari bati ekin zioten: ikusentzunezko musika saio kalitatezko eta berritzailea sortzea, pertsona kopuru zabal batengana helduz gure herriaren kultur zein hezkuntza garapena bultzatzea ahalbidetuko zigun saioa, alegia. Honela sortu zen Sinfokids, estatu mailan aitzindaria den telebistarako zein ikusentzunezko musikazko saio didaktikoa; zorroztasunetik, baina modu ludikoan eta bai bisualki zein edukien aldetik helburu duen ikuslegoarentzat egokitutako lengoaia erabiliz, txikienei musikaren mundua hurbiltzen dien saioa da Sinfokids. Euskadiko Orkestrak sortu, EITBk burutu eta emititu eta Hezkuntza Sailburuordetzak banatutako material hau euskara, espaniera eta ingelesez aurkezten da.

Sinfokids 2, egitasmo honen bigarren saila, komunikabideei aurkeztu zaie. Prentsaurrekoan aritu dira Joxean Muñoz, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea, Jesús Fernández, Ikastetxeen zuzendaria, Maite Iturbe, EITBko zuzendari nagusia, Ruper Lekue, Amorebieta-Etxanoko Zubiaur Musika Eskolako zuzendaria (Sinfokids IIan parte hartzaile), Mikel Cañada, Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Departamentuko, koordinatzailea eta Iñigo Alberdi, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusia.

Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe guztietan, Hezkuntza Sailburuordetzaren parte hartzeari esker, eta telebistan, EITBren eskutik. Sinfokids gure inguruko hezkuntza alorrean errefentziazko material pedagogikoa izateko pentsatua dago; helburu horrekin Sinfokids 2 Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako lehen hezkuntzako ikastetxe, musika eskola, kontserbatorio eta berritzegune guztietan banatuko da orain, DVD formatuan eta hainbat material gehigarriz hornitua (galdeketak eta abar). Banaketa zabal hau egitasmo honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetzak betetako paperari esker egin ahal izan da. Bestalde, garatzen duen edukiaren ludikotasunak eta ETBren ekoizpenaren izaera erakargarri zein abangoardiakoak familia osoari zuzendutako telebista saio interesgarri bilakatzen dute Sinfokids, dibulgazioa, hezkuntza eta entretenimendua orekaz uztartzen dituen saioa. Unitate didaktiko bakoitza banaka abenduaren 23ko astean emitituko da ETB1en goizeko 11:00etan, ondoren ETB3n emitituko da osorik saio bakarrean; azkenik www.eitb.com webguneko Nahieran atalean izango da ikusgai.

Sinfokids 2, taldeko lanetik sorkuntzara musikaren bidez. Hotsaren ezaugarriak, tinbrea, orkestra sinfonikoa bere instrumentu familien bidez, musika komunikazio tresna unibertsal gisa izan ziren Sinfokids-en lehenbiziko emanaldietan landutako gaiak. Lehen hezkuntzako ikasleei zuzendurik, bigarren emankizun honetan, aldiz, talde lana, orkestra zuzendariaren egitekoa, natura inspirazio iturri, erritmoa eta musikaren bidezko sormena dira saila osatzen duten bost atal edo unitate didaktikoetan jorratuko diren edukiak. Sinfo (berriz ere Iñaki Telleria aktore eta musikariak interpretatua), Amorebieta-Etxanoko Zubiaur Musika Eskolako ikasleak eta Euskadiko Orkestra (oraingo honetan Diego Martín Etxebarriak zuzenduta) protagonista dira bost gai nagusi horiek lantzerako garaian.

Sinfokids Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren apostu estrategikoa da. Hezkuntza Departamentuaren eta MUSIKA GELAren bidez entzulego gazteenari zuzenduta gero eta jarduera gehiago burutzen du musika, eta bereziki musika sinfonikoa, ezagutzera emateko gero eta jarduera gehiago burutzen ditu.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or