Asteartea 20 Maiatza, 2014

Euskadiko Orkestrak Miguel de Unamuno idazle eta pentsalari bilbotarra omenduko du

Euskadiko Orkestrak Miguel de Unamuno idazle eta pentsalari bilbotarra omenduko du
Aurten 150 urte betetzen dira Miguel de Unamuno jaio zenetik. Bilbotar idazle eta pentsalari hau gogora ekarria izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo Abonu programan. Kontzertu bakarra izango da, maiatzaren 22an Bilbon.

Aurten 150 urte betetzen dira Miguel de Unamuno jaio zenetik. Bilbotar idazle eta pentsalari hau gogora ekarria izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo Abonu programan. Kontzertu bakarra izango da, maiatzaren 22an Bilbon. Egitarauan, Valentín de Zubiaurreren Ledia eta Fernando el Emplazado operetako preludioak. Bi piezen artean, Ramón Bareak ahotsa jarriko die Unamunok Diario íntimo, 1897an argitaratutako bere egunkarian musikaren inguruan jasotako hainbat hausnarketei. Ondoren Weberren Fagot eta orkestrarako kontzertua izango da entzungai, Euskadiko Orkestrako fagot bakarlari François Prouden eskutik. Eta egitaraua osotzeko, Schumannen 3. Sinfonia, "Renaniarra". Guillermo García Calvo estreinakoz ariko da Orkestraren podiumean.

Unamuno eta Ramón Barearen eskutik, Orkestrak musika eta literatura bat eginik berriz ere. "Hizkuntza Unibertsala" lelopean azken hilabeteotan gertatu den bezala, kontzertu honetan ere musikak hitza izango du lagun. Horretarako, Orkestrak lankide bikaina izango du: Ramón Barea, ibilbide luze zein emankorra egina duen aktore, zuzendari eta antzerki idazlea (2013ko Antzerki Sari Nazionala). Ildo berean, denboraldi honetan Orkestraren lankide izanak dira Harkaitz Cano, Amaia Zubiria eta baita zuzendari printzipal gonbidatu Andrey Boreyko ere, berak irakurri baitzuen errusieraz Stravinskyren egunkariaren zati bat.

François Proud Euskadiko Orkestrako fagot bakarlariak gau batez haize-zura ataleko bere tokia utzi eta Orkestraren bakarlari gonbidatu ariko da, Carl Maria von Weberren Fagot eta orkestrarako kontzertua interpretatuko duelarik. Instrumentu honen errepertorio murritzean ezin bestekoa, partitura honek agerian uzten du bere egileak opera konpositore gisa duen trebezia. Izan ere, fagotak tenore izaera du, zenbait pasartetan bakarlariaren birtuosismo erakustaldiak eskatzen dituzten pertsonaia ezberdinak interpretatzen dituelarik.

Guillermo García Calvok lehenbiziko aldiz zuzentzen du Euskadiko Orkestra. Madrildar zuzendariak, Abonu kontzertu honetan zuzentzeaz gain, maiatzaren 24an Errenteriako Musikaste-ko itxiera kontzertuan ere zuzenduko du Orkestra. García Calvok harreman estua izan du Vienako Estatu Operarekin 2004. urtetik, opera errepertorioko 50 lanetik gora prestatu dituelarik. Besteak beste, Vienako Orkestra Filarmonikoa, London Symphony Orchestra, Mexikoko Orkestra Nazionala, ORF Radio-Symphonieorchester Viena eta Esloveniako Orkestra Filarmonikoa zuzendu ditu eta baita espainiar orkestra nagusienak ere. Etorkizunerako bere konpromezuen artean, Vienako Estatu Opera Berlineko Deutsche Oper erakundearekin elkarlanak eta Espainiako Orkestra Nazioanalarekin debuta. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or