Osteguna 22 Maiatza, 2014

“So British”, ukitu britainiarra duten bi emanaldi Miramongo Matinéen denboraldiaren azken txanpan

“So British”, ukitu britainiarra duten bi emanaldi Miramongo Matinéen denboraldiaren azken txanpan
Maiatzaren 24 larunbat honetan eta maiatzaren 31an izango dira Miramongo Matinéeak zikloaren 2013/2014 denboraldiaren baitan programatutako azkeneko bi kontzertuak. Eta bi hitzordu hauetan britainiar giroa izango da.

Maiatzaren 24 larunbat honetan eta maiatzaren 31an izango dira Miramongo Matinéeak zikloaren 2013/2014 denboraldiaren baitan programatutako azkeneko bi kontzertuak. Eta bi hitzordu hauetan britainiar giroa izango da: larunbat honetan Euskadiko Orkestrako kide zein lankideek osatutako Britten Ensemble ganbera taldeak XX. mendeko britainiar musikaren adierazgarri diren Benjamin Britten, Ralph Vaughan Williams eta Arthur Bliss konpositoreen obren aukeraketa bat interpretatuko dute. Eta maiatzaren 31an, berriz, Benjamin Grosvenor pianista ingelesak errezitaldi bat eskainiko du denboraldiaren itxiera kontzertuan.

Britten Ensemble Nathalie Dabadie eta Itziar Prieto biolinjotzaileek, Justyna Janiak eta Pawel Krymer biolajotzaileek, Beatriz Linares biolontxelojoleak eta Pedro José Rodríguez pianistak osatzen dute.

Ensemble honek larunbatean Euskadiko Orkestraren egoitzan aurkeztuko duen egitaraua Ralph Vaughan Williamsek (1872-1958) 1912an idatzitako 2 biolin, 2 biola eta biolontxelorako hari kintetoa, "Phantasy Quintet" obrak irekiko du; Berlinen Max Bruchen ikasle eta Parisen, berriz, Maurice Ravelena, Vaughan Williamsek berehala garatu zuen bere berezko estilo bat eta arrakasta nabarmena izan zuen. Ondoren, Benjamin Brittenen (1913-1976) "Simple Symphony" izango da entzungai; 1934an sortutako obra honek Brittenek azken ikasturtean konposizio-bide berrietan barrena abiatzeko egindako saiakerak islatzen ditu. Azkenik, Britten Ensemblek Arthur Blissen (1891-1975) Pianodun kuartetoa la minorrean obra interpretatuko du; hau ere obra goiztiarra dugu, joera esperimentalduna eta Elgar, Fauré, Ravel eta Vaughan Williams beraren eragina agerian uzten duena.

Kontzertu honetarako sarrera solteek 7€ko prezio bakarra dute eta www.kutxabank.es eta, kontzertuaren egunean, Orkestraren egoitzako leihatilan erosi ahalko dira.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or