Osteguna 14 Abuztua, 2014

Euskadiko Orkestraren esku-hartze bikoitza Donostiako 75. Musika Hamabostaldian

Euskadiko Orkestraren esku-hartze bikoitza Donostiako 75. Musika Hamabostaldian
Abuztuaren 15 eta 17an, "La Bohème" operaren eszenaratzean, eta 22an, Jun Märklek zuzenduko duen kontzertu sinfonikoan.

Euskadiko Orkestrak G. Pucciniren "La Bohème" operaren eszenaratzean dihardu egunotan, Donostiako 75. Musika Hamabostaldiaren baitan. Orkestrak José Ramón Encinarren zuzendaritzapean ariko da zulogunean. Libretoari hertsiki lotuta dagoen Valentziako Palau de les Arts erakundearen ekoizpen honen eszenaratzea "erraietatik egina eta erromantikoa" da, Davide Livermore eszena-zuzendariaren hitzetan. "La Bohème" 42 urteren buruan itzuli da Musika Hamabostadira, jaialdiaren historia gehien interpretatu den operen artean badago ere; izan ere, Hamabostaldiaren estreinako aldian eszenaratu zen, 1939. urtean.

Ondoren, abuztuaren 22an, Orkestrak kontzertu sinfoniko bat eskainiko du, bere musika aholkulari Jun Märkl maisuaren gidaritzapean. Egitarauan, José María Usandizagaren "Las Golondrinas" drama lirikoko "Pantomima", Robert Schumannen 3. Sinfonia, "Renaniarra" deritzona; eta bigarren zatian Ludwig Van Beethovenen "Egmont" obraren Obertura. Kursaaleko eszenatokian, Orkestrak Raquel Lojendio sopranoa eta narratzaile ariko den Alex Brandemühl aktorea izango ditu lagun.

Orkestrak honenbestez osatuko du bere jarduna sortu zenetik hain gertukoa duen Donostiako Musika Hamabostaldiaren 75. edizio honetan.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel