Astelehena 03 Abuztua, 2015

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 76. Donostiako Musika Hamabostaldian

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Donostiako Musika Hamabostaldian da berriz ere. Tosca operaren eszenaratzean ariko da abuztuaren 13 eta 15ean, 22an Mendi-Mendiyan operaren kontzertu-bertsioa eskaniko du eta Musika Aitzaki zikloan ere esku hartuko du, Senpere eta Getarian kontzertu bana eskainiko duelarik, hilaren 27 eta 28an.

Tosca. Abuztuaren 13 eta 15ean. Kursaal Auditorioko zulogunetik, Euskadiko Orkestrak Miguel Ángel Gómez Martínezen zuzendaritzapean interpretatuko du G. Pucciniren opera hau. Bakarlarien artean, besteak beste, Ainhoa Arteta (Floria Tosca), Teodor Ilincai (Mario Cavaradossi), Roberto Frontali (Il Barone Scarpia), David Lagares (Cesare Angelotti), Valeriano Lanchas (Il Sagrestano) eta Francisco Vas (Spoletta) izango dira; abesbatzarako zatiak Xalba Rallok zuzentzen duen Easo Abesbatzak abestuko ditu. Honako hau Paco Azorínek zuzendutako ekoizpenaren eszenaratzea izango da, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Sevillako Teatro de la Maestranza eta Salas del Arenal aretoek elkarlanean burututakoa.

Mendi-Mendiyan. Abuztuaren 22an. J.M. Usandizaga donostiar konpositorearen jaiotzaren mendeurrenena betetzen den honetan, haren operatako bat Euskadiko Orkestraren atriletan da beste behin. Oraingoan, Usandizagaren lanik ezagunena, Mendi-Mendiyan, alegia. Musika Hamabostaldiaren eta Donostia 2016-ren eskutik, obra honen kontzertu-bertsioa izango da entzungai Kursaal Auditorioan. Antoni Ros Marbák zuzenduta, Orkestrarekin batera ariko dira hala nola Arantza Ezenarro (Andrea), Miguel Borrallo (Joshe Mari), Olatz Saitua (Txiki), José Manuel Díaz (Juan Cruz) eta Easo Abesbatza.

Musika Aitzaki. Abuztuaren 27 eta 28an. Hiritik urrun dauden guneak Hamabostaldiko espazio bihurtzea helburu duen ziklo honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikari talde batek eta Lorenz-Nasturica Herschcowici biolinistak kontzertu bana eskainiko dute Senpereko Larre Aretoan (abuztuak 27) eta Getariako San Salvador elizan (abuztuak 28). Egitarauan, Haydn, Mozart eta Beethovenen lanak.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel