Asteazkena 07 Urria, 2015

ICMA Awards 2016: prestaketa lanetan aurrera

ICMA Awards 2016: prestaketa lanetan aurrera
ICMA 2016 sariak Donostian hartuko dituzten erakundeak, DSS2016 eta EOS, eta ICMAko presidente Remy Frank Orkestraren egoitzan bildu dira ekitaldiaren prestaketa lanetan aurrera egiteko.

ICMA 2016 sariak Donostian hartuko dituzten erakundeak, Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburua eta Euskadiko Orkestra, eta ICMAko presidente Remy Frank Orkestraren egoitzan bildu dira gaur ekitaldiaren prestaketa lanetan aurrera egiteko.

Apirilaren 1ean Donostiako Kursaal Auditorioan izango diren ICMA Awards sari banaketa gala eta ondorengo kontzertuak Donostia eta, hedaduraz, Euskadi musika klasikoaren europar erdigune bilakatuko dituzte 2016 udaberrian.

Urtero 15 sari banatzen dira CD eta DVD formatuetan argitara emandako ekoizpen onenen artean (musika barrokoa, abesbatzarako musika, sinfonikoa eta abar). 2016 sari hauetarako hautagaitzen proposamenak jasotzeko epea urriaren 31an amaitzen da.

Gainera, mundo osoko artisten ibilbideak ere saritzen ditu epaimahaiak. Musika ibilbide osoari saria emateaz gain, urteko artista, errebelazioa den artista edo urteko disko etxea ere saritzen dira. 2016ko edizioko sarituak urtarrilaren 21ean emango ditu ezagutzera epaimahaiak berak.

Epaimahaia 13 herrialde ezberdinetako musika kritikok osatzen dute, musika klasikoaren alorrean erreferentziazkoak diren honako 17 komunikabide paperezko zein digitalen ordezkariak: Andante (Turkia), Classic Radio eta Rondo Classic (Finlandia), Crescendo (Belgika), Fono Forum (Alemania), Gramofon (Hungaria), IMZ (Austria), Kultura (Errusia), MDR-Figaro (Alemania), Musica (Italia), Musik & Theater (Suitza), Orpheus Radio (Errusia), Opera (Erresuma Batua), Pizzicato eta Radio 100,7 (Luxemburgo), ResMusica (Frantzia) eta Scherzo (Espainia).

Lehenbiziko sari banaketa ekitaldia Tampere-n (Finlandia) izan zen 2011. urtean eta Tampereko Orkestra Filarmonikoak antolatu zuen. Hurrengoa Nantes-en izan zen, Orchestre National des Pays de la Loire orkestrak antolatua. 2013. urtean, berriz, Milanen izan zen ekitaldia, Orchestre Sinfonica di Milano Giuseppe Verdi-k sustatuta. 2014an Varsovian izan zen, Ludwig van Beethoven Aste Santuko Jaialdiaren baitan eta aurten, berriz, Ankaran, Bilkent Symphony Orchestra-ren Auditoriumean.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az