Osteguna 15 Urria, 2015

Bartok eta Mendelssohn harientzako, Euskadiko Orkestrako musikarien eskutik, Miramongo Matinéetan

Miramongo Matinéeak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideen musika jardunaren dibertsifikaziorako euskarri dira funtsean. Ildo horretatik, urriaren 17 larunbatean Orkestrako hari-taldeetako zenbait musikarik eta Aitzol Iturriagagoitia biolinistak osatutako Leipzig Oktetoak, F. Mendelssohnen Harientzako oktetoa, opus 20 interpretatuko dute.

Egitaraua. Mendelssohnek erromantizismo goiztiarraren irudi irrifartsua eskaintzen digu Oktetoan. Ganbera-musikaren eta orkestra-musikaren arteko nahastea izatean datza partitura honen ekarpen berriztatzaileenak. Obraren edizioaren hitzaurrean jasotako oharrean, konpositoreak zera dio: "Okteto hau estilo sinfonikoz jo behar dute instrumentu guztiek. Piano zein forteak zorrotz betetzeaz gain, izaera honetako piezatan ohikoa dena baino gehiago azpimarratu behar dira". Horren aurretik, Oktetoaren preludio gisa, Aitzol Iturriagagoitiak B. Bartoken Biolin bakarrerako sonatako bi mugimendu interpretatuko ditu: Ciaccona eta Fuga. 1944. urtean Yehudi Menuhin biolinistaren eskariz sortua, birtuosismo handiko obra hau bakarlari ezagun honen errepertorioko pieza garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.

Aitzol Iturriagagoitia eibartarra, orkestra nabarmenekin bakarlari aritzeaz gain, Euskadiko Orkestrako kontzertino gonbidatu gisa ere jarduten da eta irakasle da Leipzigeko Hochschule für Musik und Theater "Felix Mendelssohn-Bartholdy" ikastegian eta Musikenen.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

Sarrerak. Matinée guztietarako sarrerak www.euskadikoorkestra.eus eta www.kutxabank.es webguneetan eta Kursaal zein Orkestraren egoitzako leihatiletan eros daitezke. 7 euroko prezio bakarra dute.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar