Historia eta kondairaren arteko erdi bidean, Gaetano Donizzetiren Lucrezia Borgia operak irekiko du OLBEren denboraldia, datorren urriaren 22an. Italiar konpositorearen lanik nabarmenetakoa, operak Victor Hugoren izenburu bereko obra du iturburu, italiar noble ezaguna oinarri duena. 15 urte igaro dira opera hori Bilboko operan azkenezkoz antzeztu zenetik. Urriare n22an abiatuta, opera ikusgai izango da, halaber, 25ean, 28an eta 31n, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Kantari-talde handiak lirikako bi izar handi ditu buru: Elena Mosuc, egun soprano gailenetakoa, eta Celso Albelo; horrek berriki arrakasta itzela lortu du Vienan eta Metropolitanen. Gainera, OLBEn debuta egingo dute Marko Mimica eta Teresa Iervorlinok.

Zulogunean, errepertorio hau oso ondo ezagutzen duen José Miguel Pérez-Sierrak zuzenduko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Duela bi denboraldi Puritani gogoangarria eszenaratu ostean, berriz ere elkarrekin ariko dira Pérez-Sierra, Mosuc eta Albelo. Ikusgai izango den bertsioa Bergamoko Antzokiaren eta Sassariko Antzokiaren ekoizpena da. Izaera klasikoduna, gorpuzduna eta dotorea, jauregiko barnealdea irudikatzen du. OLBEn estrainezkoz jardungo duen Francesco Bellotto da egilea.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar