Osteguna 06 Urria, 2016

Miramongo Matinéeak: Ensemble Familian, hari-laukoteak eta flautak osatutako taldeak Haydn, Mozart eta Bach interpretatuko ditu

Urriaren 8 larunbatean, goizeko 11etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzak Miramongo Matinée berri bat hartuko du berean. Orkestraren ganbera zikloaren emanaldi berri horretan Haydn, Mozart eta Bach musikagile ezagunek hari laukote eta flautarako idatzitako hiru pieza izango dira entzungai, EOSeko kideek osatutako Ensemble Familian taldearen eskutik. "Udazkeneko Matinéea" izenburudun kontzertuak programazioan iragarritako "Américas" emanaldia ordezkatuko du.

Larunbat goizeko musika-saioak Miramongo Matinéen errora jotzen du berriz ere: Euskadiko Orkestrako kideek, errepertorio sinfonikoa alde batera utzita, bestelako musikak jorratzeko aukera izan dezatela, alegia. Horrela aitortzen du Ensemble Familian taldeak ere egitarauari oharretan: "Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide diren heinean, musikari hauek errepertorio handiko obrak lantzen dituzte heuren bizitzan zehar. Jardun hori oso aberasgarria bada ere, espirituarentzako etengabeko elikagai hura ez da nahikoa musikarien arima asebetetzeko. Maite dituztenen artean, lagun zein senitartekoekin aurrera darraite bilatze-prozesuan. Honenbestez, "Familian" taldeak une kutun bat partekatzeko gonbidapena luzatzen dizue, Haydn, Mozart eta Bachen musika abiapuntu hartuta". Une kutun horretarako aukeratutako musikalanak dira Haydnen Divertimentoa sol maiorrean flauta, biolin eta biolontxelorako, Mozarten Flautadun hari-kuartetoa re maiorrean eta Bachen Orkestrarako 2. suitea si menorrean (Obertura si menorrean).

Ensemble Familian dira Hélène Billard-Alirol flautajotzailea, Nathalie Dabadie eta Cristina Vértiz biolinistak eta Justyna Janiak biola (guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak), eta baita Rachel Seyrac biolontxelojotzailea ere.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al