Ostirala 13 Urtarrila, 2017

"Gehiago eta gehiago nahi dugu": urtarrilaren 12an Bordelen emandako kontzertuko kronika

"Gehiago eta gehiago nahi dugu": urtarrilaren 12an Bordelen emandako kontzertuko kronika
1200 pertsona ziren Auditoriumean bildu zirenak, ONBAren, hau da, euren orkestraren Denboraldiko emanaldi berri batez gozatzeko prest. Elkartruke berri batean, Orchestre d’Euskadi zen atzokoan entzun zutena.

Hori adierazi zuen Orkestrak bart Bordelen emandako kontzertura bertaratutakoek. Eta 1200 pertsona ziren Auditoriumean bildu zirenak, ONBAren, hau da, euren orkestraren Denboraldiko emanaldi berri batez gozatzeko prest. Elkartruke berri batean, Orchestre d'Euskadi zen atzokoan entzun zutena. Goiz hasi ziren txaloak eta ugari eta etengabekoak izan ziren, entzulegoak orkestra gonbidatuari bere onespena adierazi nahiko balio bezala. Javier Perianes izan zen hortaz jabetu zen lehenbizikoa, Saint-Saënsen Pianorako 2. kontzertua bakarlari gisa interpretatu ostean. Biziki, maisuki aritu ondoren, hainbestekoa izan zen Perianesek jasotako txalo-zaparrada non hainbat alditan atera behar izan zuen eszenatokira. Bere esker ona adierazteko, pianistak Chopinen azken nokturno ederra oparitu zion publikoari. Horrek gehiago nahi zuen, baina ez zen izan. Iruditzen zaigu Perianesek karta bat gorde zuela hurrengo bisitarako.

Atsedenaldiaren ondoren, jada bakarka, Orkestrak Debussyri eman zion bigarren zati osoa: Jun Märklek frantziar errepertorioaren ezagutza erakutsi zuen; eroso agertu zen, hasiera batean, Frantzian egonik, konprometitua zirudien egitaraua interpretatzerakoan. Kontuan hartzekoa da Euskadiko Orkestrak egitarau erabat frantziarra aurkeztu zuela, Saint-Saëns eta Debussyren obrek osatua. Baina Orkestrak arrakastaz burutu zuen emanaldia eta, publikoaren eskariari erantzunez, Suitea re minorrean, opus 49 jo zuen, entzuleen gozamenerako. Märkl behin eta berriz atera zen eszenatokira, Bordeleko entzuleen pozari erantzuteko, bi orduren ostean kontzertua amaitutzat eman zuen arte. Gaur kontzertu berri bat izango da egitaraua bera hizpide hartuta, gehiago eta gehiago izango da, beraz.

Henri Marquier entzule. Pozarren hartu genuen Henri Marquier entzule izatea. 80ko hamarkadan ONBAko zuzendari nagusi izandakoa, Euskadiko Orkestrak, abiatu zenean, aholkulari izan zuen administrazio zein kudeaketa gaietan.

Aretoa. Duela hiru urte inauguratu zen. 1440 pertsonentzat du lekua eta, akustika txundigarria izateaz gain, Orkestrak aretoaren erdian kokatzen dira, entzuleriak erabat inguratuta. Oso areto moderno eta erosoa da; harrigarria gertatzen da, Bordeleko erdigunean, denda eta bulegoz inguratutako eraikin batean, oharkabean gertatzen dela kontuan izanik.

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo