Astelehena 16 Urtarrila, 2017

“Apaltasunez eta oso serioski heldu diot ardura honi”

“Apaltasunez eta oso serioski heldu diot ardura honi”
Horrela zuzendu zaie komunikabideei gaur goizeko prentsaurrekoan 2017/2018 Denboralditik aurrera Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular izango den Robert Treviño.

"Apaltasunez eta oso serioski heldu diot ardura honi". Horrela zuzendu zaie komunikabideei gaur goizeko prentsaurrekoan 2017/2018 Denboralditik aurrera Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular izango den Robert Treviño. Nabarmen hunkituta, Treviñok azaldu du txikitandik egin duela borroka orkestra baten titular izendatua izateko unea bizitzera iristeko eta oso "serioski" hartu duela egiteko hori. Zentzu horretan, Kultura sailburu eta Orkestrako presidente Bingen Zupiriaren hitzak bere egin ditu eta "gizarteak berea duen orkestra bat zuzentzearen garrantzia eta harrotasuna" partekatu ditu. Jarraian, zera esan du: "Orkestrarekiko harreman hori ez da ustekabean sortu, oinarri ditu elkarrekin egindako talde-lana eta guztiek norabide berean arraun egiteko beharra". Bere hitzaldia amaitzeko, adierazi du: "Nire lana amaitzean, espero dut Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ibilbidea jarraitzen dutenek esatea Orkestra indartsuago dagoela zentzu orotan".

Bestalde, Kultura sailburu Bingen Zupiriak Orkestrako presidente gisa emandako lehenbiziko prentsaurrekoa baliatu du Treviño maisuari ongietorria eman eta Euskadiko Orkestra autogobernuaren estreinako fruituen artean kokatzeko. Bere hitzetan, "Herri honetan maitea da Orkestra, gizarteak harrotasunez hartzen du eta lagungarria da lurraldeak batzeko". -gainera, pozik agertu da Robert Treviñoren izendapen berriarekin, bere lanak "euskal enbaxadore gisa duen paper garrantzitsua kontuan izanik, Orkestraren izaera indartzeko" balioko baitu; izan ere, Orkestra are "trinkoagoa eta harmoniatsuagoa bihurtzeko" aukera izango da.

Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusi Oriol Rochek "itxaropentsu eta zirraragarritzat" jo du aro berria. Hilabete asko daramatzate horretan lanean eta azpimarratu ditu 2017/2018 Denboralditik aurrera zuzendari titular berria izango denak bere lanean agertzen dituen ardura, zintzotasuna eta etengabe hobetzeko grina.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel