Miramongo Matinéeak

7. Matinéea: Waimea Laukotea

O. Messiaen
Quatuor pour la fin du temps

Xabier Gil

Jon Larraz

Juan Navarro

Amaia Zipitria

Data eta Lekua

12Urtarrila, 2019Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

7 €

Informazioa

Olivier Messiaen konpositore frantsesak, XX. mendeko herrialde galiarreko garrantzitsuenetako batek, 30 urte zituen Bigarren Mundu Gerra hasi zenean. 1940ko ekainean armada alemaniarrak preso eraman zuen Alemaniako Görlitz hirian kokatutako (gaur egun Poloniako Zgorzelec hirian) atxilotuentzako kanpamendu batera.

Kanpamendurako bidean, Messiaenek Henri Akoka klarinetejoleari ‘Txorien amildegia’-ren (Matinéean entzungo den obrako hirugarren mugimenduaren) zirriborroak erakutsi zizkion. Messiaen Akokarekin elkartu zen, eta baita preso zeuden beste bi musikari profesionalekin ere, Jean le Boulaire biolinjolearekin eta Ètienne Pasquier biolontxelojolearekin, eta instrumentu-konbinazio ezohiko batentzako kuartetoa idatzi zuen. Berak pianoaren partea hartu zuen bere gain. Hori guztia egiteko Carl-Albert Brüll zaindariari esker lortu zituen paper-zatiak eta arkatz txiki bat erabili zituen.

Denboren amaierarako kuartetoa kanpamenduan bertan eman zuten estreinakoz, haize zabalean eta euripean, 1941eko urtarrilaren 15ean, 400 presoz eta hainbat zaindariz osatutako publiko baten aurrean. Brüllek lortu zizkieten interpretazioa gauzatu ahal izateko instrumentuak, oso egoera txarrean bazeuden ere.

Zortzi mugimenduk osatzen dute obra eta betebetean islatzen ditu egileak bere konposiziokarrera osoan erakutsitako ñabardurak: katolizismoan militantzia sendoa eta txorien kantua soinu-material gisa erabiltzeko obsesioa.



Artistak

Xabier Gil

Xabier Gil

Biolina

Jon Larraz

Jon Larraz

Biolontxeloa

Juan Navarro

Juan Navarro

Klarinetea

Amaia Zipitria

Amaia Zipitria

Pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or