Ostirala 03 Maiatza, 2019

Robert Treviñok Mahlerren aditua dela erakutsiko du

Robert Treviñok Mahlerren aditua dela erakutsiko du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra mundu osoan aintzatetsia izaten ari da Gustav Mahlerren musikaren zuzendari nabarmen gisa. Hain zuzen, konpositore bohemiarraren 'Bederatzigarren sinfonia' izango da protagonista Orkestrak maiatzaren 6a eta 10a bitartean Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen eskainiko dituen kontzertuetan.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 18/19 Denboraldiaren amaierara iristen ari da, eta bere zortzigarren kontzertu-programarekin dator oraingoan, ‘Bihotz mindua’ izenekoa. Kontzertuak ohiko hiriburuetan izango dira: astelehenean, maiatzak 6, eta ostiralean, maiatzak 10, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, maiatzak 7, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, maiatzak 8, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, maiatzak 9, Gasteizko Principal Antzokian. Guztiak 20:00etan izango dira.

Azken urteotan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra, Robert Treviño, aintzatetsia izaten ari da mundu osoan Mahlerren musikaren zuzendari nabarmen gisa; izan ere, haren sinfoniekin egin du debuta London Symphony, Zuricheko Tonhalle Orchester eta Municheko Filarmonikoa orkestren buru.

Aipatzeko modukoa da, baita ere, Denboraldi honetan bertan, 2018ko abenduan, Treviñok bohemiar musikagilearen Laugarren sinfonia zuzendu zuela Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Mojca Erdmann soprano alemaniarrarekin batera Austriako Linz eta Bregenzera eta Alemaniako Munichera egindako bira arrakastatsu batean.

Oraingoan, Treviñok Gustav Mahlerren sorkuntza-lan konplexuenetako bat hautatu du, 9. Sinfonia, Alban Berg konpositore vienarrak “Mahlerrek inoiz idatzitako gauza zoragarriena” bezala goretsi zuena. Hil baino bi urte lehenago amaitu zuen, eta azken lan handia du Lurraren abestiarekin (19/20 Denboraldian Euskadiko Orkestra Sinfonikoak interpretatuko duena) eta amaitu gabeko Hamargarren sinfoniarekin batera. Horietan bezala, heriotzaren kontzientzia sumatzen da soinu-mataza liluragarri baten ondoren, eta agerian uzten du Mahlerrek bizitzaren azkenetan erdietsitako parerik gabeko orkestrarako maisutza.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta kontzertu-aretoetako webguneetan zein leihatiletan. "Azken ordu gaztea": 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10€tan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago (leihatilan).

 

 

Kontzertuak eta programa

 

-Maiatzak 6 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.
-Maiatzak 7 (20:00): Baluarte Auditoriuma, Iruña.
-Maiatzak 8 (20:00): Euskalduna Jauregia, Bilbo.
-Maiatzak 9 (20:00): Principal Antzokia, Gasteiz.
-Maiatzak 10 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.

 

Gustav Mahler
9. sinfonia  [75’]

Robert Treviño, zuzendaria
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or