Sheherazade
L. V. Beethoven
Fidelio (Obertura) [6’]
B. Bartok
Piano eta orkestrarako 3. kontzertua [23’]
N. Rimsky-Korsakov
Sheherazade, Suite sinfonikoa, Op.35 [42’]
Kontzertu guztiak bertan behera geratu dira koronabirusaren prebentzio- eta euste-jarraibide ofizialei jarraituz.
Mei-Ann Chen
Zuzendaria
Varvara
Euskadiko Orkestra
Data eta Lekua
-(e)tik gora
10 €Informazioa
Ohar garrantzitsua: Kontzertu guztiak bertan behera geratu dira koronabirusaren prebentzio- eta euste-jarraibide ofizialei jarraituz.
Fidelioren, Beethovenek idatzitako opera bakarraren, oberturak bide emango dio Bela Bartok hungariarrak New Yorken erbestealdian amaitu zuen azken obrari, 1945ean, hil baino egun batzuk lehenago. Ideia musikal uholde bat barne hartzen duen Pianorako 3. kontzertua lirikotasun eta baretasun handia izateak ezberdintzen du Bartoken aurreko bi kontzertuetatik, horiek zorrotzagoak baitziren. Interpretea Varvara izango da; 2012an Geza Lehiaketaren irabazle izandakoa mundu osoan ari da eskaerak jasotzen bere interpretazioen berezitasun eta kalitateari esker.
Mei-Ann Chen, Estatu Batuetako musika-zirkuituan erreferentziazkoa den zuzendaria, Chicagoko Sinfoniettaren eta Taiwaneko Sinfonikoaren titularra, igoko da podiumera Sheherazade ipuin orientalari aurre egiteko. Rimski-Korsakov musikagile errusiarrak errepertorio sinfonikoko klasiko batean bilakatu zuen sentsualitate eta exotismoz gainezka egiten duen partitura bati esker.
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza


