Osteguna 12 Abendua, 2019

Polonaise Ensemble izango da larunbat honetan urteko azken Miramongo Matinéearen protagonista

Larunbat honetan, abenduak 14, 11:00etan, Miramongo Matinéeen urteko azken hitzordua izango da, Polonaise Ensemblek eskainiko duena. Taldea Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hiru kidek (Ludwik Hamela, biolina; Jacek Grabe-Zaremba, biolontxeloa; eta Hélène Billard-Alirol, flauta), Javier Albarracínek (biola) eta Maurine Grais-ek (pianoa) osatzen dute.

Joseph Haydnen Flauta, biolin eta biolontxelorako divertimentoarekin abiatu ondoren, kontzertu honek bi pieza nagusi izango ditu: Wolfgang Amadeus Mozarten 3. Flauta eta hari kuartetoa eta Frédéric Chopinen Pianorako trioa.

Alde batetik, 3. Flauta eta hari kuartetoa Mozartek Ferdinand de Jeanentzat idatzi zituen hiru kuartetoetako azkena da. Musika-zale horrek Austriako konpositoreari egin zion enkarguan adostutako ordainsariaren erdia baino gutxiago ordaindu zion azkenean. Gertaera honen arrazoia zera izan zen, Mozartek adierazi zuela flautak ganbera-musikan ahots nagusi bezala ez duela “nahikoa indar", eta horregatik ez zuela hasieran adostutako enkargua erabat amaitu. Mozartek 1781 eta 1782 artean idatzitako lan honek bi mugimendu ditu.

Bestalde, Frédéric Chopinen Pianorako trioa bere lehen arrakastetako bat izan zen, eta Europako musikan bere generoko lan nabarmenenetako bat da. Poloniarrak 16 urterekin amaitu zituen ikasketak Varsovian (1826-29) eta, bere irakasleek pianista birtuoso karrera batera bideratu zuten arren, piano-irakasle eta pianorako piezen konposatzaile bezala lortu zuen ospea. Beethoveniar eraginpean idatzitako obra honek estilo distiratsuko piano zati bat du, harizko instrumentuak etengabeko elkarrizketan diharduten konposizio batean nagusitzen dena. Jatorriz biola, biolontxelo eta pianorako idatzitako obra da, ondoren biola biolinarekin ordezkatuz berridatzi zena. Garaiko interprete handienetako batek, Clara Wieck-Schumannek, bere ohiko errepertorioan sartu zuen obra hau.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or