Miramongo Matinéeak

13. Matinéea: Jon Urdapilleta

PROGRAMA BERRIA

Franz Schubert
Pianorako sonata sol maiorrean, D.894 [43']

Frédéric Chopin
Pianorako 7. polonesa la bemol maiorrean, ‘Polonaise-Fantaisie’, Op.61 [13']

Franz Liszt
Douze études d'exécution transcendante, S.139. nº4 re maiorrean, ‘Mazeppa’ [8']

 

Kontzertu honetarako ez da sarrera solterik salduko, indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz.

Jon Urdapilleta

Data eta Lekua

17Apirila, 2021Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

7 €

Informazioa

Jon Urdapilletak (Bidania Goiatz, 1996) sari asko jaso ditu, tartean nabarmenena 1st Vienna International Music Competition (2019) delakoan eskuratu zuen zilarrezko domina. Bestalde, errezitalak eskaini ditu jaialdi garrantzitsuetan eta solista moduan aritu da Estatuko eta nazioarteko  prestigio handiko aretoetan.

Matinéea hasteko pianistak Schuberten Pianorako sonata D.894 hautatu du, zeinaren hasiera liriko eta lasaiak Beethovenen Pianorako 4. Kontzertua dakar gogora. Andantearen melodia xamurra, ia schumanniarra, izugarri asaldatutako musika-sekzio batzuekin kontrastatzen da. Menuettoa aristokratikoa da, Trio dotore eta apaindua duena. Azken mugimendua, ecossaise-en estiloko zenbait pasarte dituen Rondo bat da.

Programarekin jarraituz, Chopinen lanen artean agian ez dago Polonesa-Fantasiak bezain ondo poloniar heroitasuna melankolia erromantiko-onirikoarekin konbinatzen duenik; polonesa baten ezaugarririk bereizgarriena eta musika gautarra uztartzen dira lan honetan. Eszena eta irudi ezberdinak gertatuko dira entzulearen irudimenaren aurrean: batzuk aztoratuak eta urduriak, besteak gozoak, delikatuak eta erregutzaileak.

Urdapilletak Liszten 4. Estudio transzendentala, Mazepparekin itxiko du Matinéea, Victor Hugo idazle frantsesaren izen bereko olerkian inspiratua dagoena, 1828an idatzia. Ivan Mazepparen istorio mitikoa kontatzen du, poloniar noble baten emaztearekin maitasun-afera batean harrapatu zutelako zigortu zutena. Poemaren lehen zatiak Mazeppak Errusiako lautadetan zehar egindako bidaia kontatzen du, zaldi bati biluzik lotua, hil arte. Bigarren zatiak bere bidaia espiritualaz eta bizitzara itzultzeko borrokaz dihardu. Mazepparen amaieran, Lisztek protagonistaren garaipena erakusten digu.

Oharra: Hasiera batean aurreikusita zegoen Euskadiko Orkestraren 'Entsegu orokor irekia'-ren partez programatu da Jon Urdapilletaren errezital hau; izan ere, edukiera-mugen ondorioz entsegu orokor hori Miramongo Auditoriumean egitea ezinezkoa izan da.

Artistak

Jon Urdapilleta

Jon Urdapilleta

Pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
11 Al
11 martxoa, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Rakhmaninov / Strauss Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Rakhmaninov / Strauss
12 Ar
12 martxoa, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Rakhmaninov / Strauss Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Rakhmaninov / Strauss
13 Az
13 martxoa, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Rakhmaninov / Strauss Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Rakhmaninov / Strauss
14 Og
15 Or
16 Lr
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
20 martxoa, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Venegas / Prokofiev Pablo González Donostia / San Sebastián
Venegas / Prokofiev
21 Og
21 martxoa, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Venegas / Prokofiev Pablo González Donostia / San Sebastián
Venegas / Prokofiev
22 Or
22 martxoa, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Venegas / Prokofiev Pablo González Pamplona/Iruña
Venegas / Prokofiev
23 Lr
23 martxoa, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Aeolia Ensemble Donostia
11. Matinéea: Aeolia Ensemble
24 Ig
25 Al
26 Ar
27 Az
28 Og
29 Or
30 Lr
31 Ig