Beste jarduera batzuk

ABAO Bilbao Opera: Alzira

Data eta Lekua

21Azaroa, 2020Larunbata, 19:00 h.BilbaoEuskalduna
24Azaroa, 2020Asteartea, 19:30 h.BilbaoEuskalduna
27Azaroa, 2020Ostirala, 19:30 h.BilbaoEuskalduna
30Azaroa, 2020Astelehena, 19:30 h.BilbaoEuskalduna

Informazioa

Euskadiko Orkestra ABAO Bilbao Operaren 20/21 Denboraldian estreinatuko da Alzirarekin. Hitzaurre bat eta bi ekitaldi dituen opera bat da, Giuseppe Verdik konposatua Salvatore Cammaranok sortutako italierazko libreto batekin, Voltaireren Alzire, ou les Américains antzezlanean oinarrituta.

 
Kredituak:
 
Alzira: Hui He  
Zamoro: Sergio Escobar 
Gusmano: Juan Jesús Rodríguez
Alvaro: Josep Miquel Ramón
Ataliba: Emanuele Cordaro
Ovando: Alejandro del Cerro 
Zuma: Carmen Solís
Otumbo: Francisco Vas
 
      
Euskadiko Orkestra
Coro de Ópera de Bilbao  
       
Musika-zuzendaria: Daniel Oren
Eszena eta argiztapena zuzendaria​: Jean Pierre Gamarra
Eszenografia eta jantziak: Lorenzo Albani
Abesbatzaren zuzendaria: Boris Dujin  
     
Koprodukzioa: ABAO, Gran Teatro Nacional del Perú eta Opéra Royal Wallaonie-Liège
 

Argumentua:

Konkistatzaileen aurkako gerran, Otumbok eta bere gudariek Álvaro gobernadore espainiarra harrapatuko dute. Hura hiltzear direla, Zamoro agertuko da. Tribuko buruzagia zendutzat zuten, baina, nola edo hala, Álvaroren seme Guzmánek eragindako torturetatik bizirik ateratzea lortu zuen. Halere, bere eskuzabaltasunaren erakusle, gobernadoreari onik joaten utziko dio. Otumbok aditzera emango du Zamororen andregai Alzira preso hartu dutela, Liman, aita Atalibarekin batera. Zamoro hara abiatuko da, haiek erreskatatzeko eta espainiarrei mendeku hartzeko asmoz.

Liman, Álvarok gobernadore-kargua Guzmán semearen esku utzi du. Hark bakea egin nahiko du inkekin, eta, Alzira maitearekin ezkonduta, ituna sinatu. Baina Alziraren bihotzak Zamoro besterik ez du maite, eta aitak ere ez du iritziz aldaraziko. Bitartean, Zamorok jauregian sartzea lortu, eta Guzmánek maitaleak ikusiko ditu. Zamoro preso hartuta, hitzarturiko itunaren baldintzak hautsiko ditu. Belauniko, Álvarok inkaren bizia salbatzeko eskatuko dio semeari, hari berea zor diolako, baina Guzmánek ez du keinurik txikiena ere egingo. Oste inkak hirira hurbiltzen ari direla entzutean, orduan erabakiko du Zamoro aske uztea eta aitaren errua garbitzea. Etsai biak gudu-zelaian elkartuko dira berriro.

Espainiarrek inken armada ahuldu eta Zamoro goizean erretzea erabakiko dute. Alzirak bizia barkatzeko eskatuko dio Guzmáni, eta baietz erantzungo dio: berarekin ezkontzen bada, Zamoro aske utziko du. Atsekabeturik, Alzirak gogoz kontra onartuko du eskaintza. Bitartean, espetxeko zaindariak erosirik, Otumbok ihes egiten lagunduko dio Zamorori, baina Alzira eta Guzmán ezkondu egingo direla jakitean, berehala itzuliko da Limara, uniforme espainiarra soinean, ezkontzako gonbidatuen artean ezkutatzeko. Guzmánengana iristea lortu, eta labankada sartuko dio bularrean. Hilzorian datzalarik, Guzmánek, kristau-fedea gogoan, Zamorori barkatu eta Alzirarekin ezkontzea baimenduko dio. Bere azken hatsean, hil aurretik, Álvarori bedeinkapena eman diezaion eskatuko dio.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
11 Al
11 martxoa, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Rakhmaninov / Strauss Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Rakhmaninov / Strauss
12 Ar
12 martxoa, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Rakhmaninov / Strauss Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Rakhmaninov / Strauss
13 Az
13 martxoa, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Rakhmaninov / Strauss Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Rakhmaninov / Strauss
14 Og
15 Or
16 Lr
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
20 martxoa, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Venegas / Prokofiev Pablo González Donostia / San Sebastián
Venegas / Prokofiev
21 Og
21 martxoa, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Venegas / Prokofiev Pablo González Donostia / San Sebastián
Venegas / Prokofiev
22 Or
22 martxoa, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Venegas / Prokofiev Pablo González Pamplona/Iruña
Venegas / Prokofiev
23 Lr
23 martxoa, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Aeolia Ensemble Donostia
11. Matinéea: Aeolia Ensemble
24 Ig
25 Al
26 Ar
27 Az
28 Og
29 Or
30 Lr
31 Ig