Astelehena 22 Martxoa, 2021

Euskadiko Orkestrak Wagner berreskuratuko du bihar Iruñean kontzertu bikoitz batean

Euskadiko Orkestrak Wagner berreskuratuko du bihar Iruñean kontzertu bikoitz batean

Pandemiaren ondorioz azaroan bertan behera utzi behar izan ostean, Euskadiko Orkestrak ‘Wagner’ programako kontzertuak berreskuratuko ditu Baluarte Auditoriumean. Bihar izango dira, asteartea, martxoak 23, 18:00etan eta 20:15ean, eta bigarren saiorako sarrerak salgai daude.

Jaume Santonjaren batutapean eta Rinat Shaham mezzosopranoarekin gonbidatu gisa, orkestrak Wagnerren ‘Sigfridoren idilioa’ eta ‘Wesendonck Lieder’ interpretatuko ditu, baita Mozarten ‘35. Sinfonia, Haffner’ ere.

 

2020ko urria eta azaroa bitartean Euskadiko Orkestrak 'Wagner' programako hamar kontzertu eskaini zituen Donostian, Gasteizen eta Bilbon, Michel Tabachniken gidaritzapean. Orkestrak gauza bera egiteko asmoa zuen Iruñean, baina Nafarroako Foru Erkidegoan ezarritako edukiera-murrizketen ondorioz, bertan behera utzi behar izan zituen bertako kontzertuak.

Oraingo honetan Jaume Santonjaren gidaritzapean, Euskadiko Orkestrak 'Wagner' programari berrekingo dio Baluarte Auditoriumean kontzertu bikoitz batekin, bihar, asteartea, martxoak 23, 18:00etan eta 20:15ean. Santonja maisu gaztea da oraindik, baina gorabidean da bere karrera. Euskadiko Orkestrako zuzendari elkartu izendatu dute Denboraldi honetarako zein hurrengorako eta, gainera, 2018tik Erresuma Batuko City of Birmingham Symphony Orchestrako zuzendari laguntzailea da. Santonjak estatuko orkestra garrantzitsuekin egin du debuta (RTVEko Orkestra, Valentziako Erkidegoko Orkestra edo Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoa), baita nazioarteko orkestra garrantzitsuekin ere (BBC National Orchestra of Wales, Anberesko Orkestra Sinfonikoa edo Maltako Orkestra Filarmonikoa).

Santonjak Wagnerren bi obrari egingo die aurre Euskadiko Orkestrarekin batera. Alde batetik, Sigfridoren idilioa poema sinfonikoa, zeinaren musika urte batzuk geroago Wagnerrek Sigfrido operarako erabiliko zuen, eta, bestetik, Wesendonck Lieder, 1857an idatzitakoa Tristan eta Isolda operan lanean ari zen bitartean. Bi obrek ezkontzaz kanpoko harremanekin lotutako historia dute atzean. Wagnerrek Sigfridoren idilioa 1870ean idatzi zuen, Franz Liszten alaba zen Cosimarekin ezkondu eta handik hilabete gutxitara. Cosimarekin hainbat urtez maitasun-harremana izan zuen, artean emakumea Wagnerren musikaren defendatzaile sutsua zen Hans von Bülow zuzendariarekin ezkonduta zegoela. Wesendonck Lieder aurretik idatzi zuen Wagnerrek, 1858an, ezkontzaz kanpoko harreman batean murgilduta zegoenean, oraingoan Mathilde Wesendonckekin, Minna Planer emazte zuen bitartean. Mathilde Wesendonckek olerki sorta bat idatzi zuen eta Wagnerrek musika jarri zien (lan horrek Tristan eta Isoldaren zati batzuetarako balio izan zion).

Maitasun debekatua islatzen duten Wesendonck Lieder kantuak interpretatzeko, mezzosoprano aparta dugu, Rinat Shaham, Bizeten Carmenen interpretatzailerik onenetako bat. Mundu osoko 45 antzokitan baino gehiagotan abestu du rol hori. Baina, Shahamen errepertorioa oso zabala da; sarritan, Lully, Purcell, Marcello eta beste autore barroko batzuk eta Gershwin, Bartok eta XX. mendeko beste konpositore batzuk barnean hartzen ditu. Azken horren opera batekin (Bizarrurdinen gaztelua), debuta egin zuen gure orkestrarekin batera 2019ko udan. Besteak beste, Simon Rattle, Christoph Eschenbach, Mark Elder, William Christie, André Previn eta Leonard Slatkin zuzendariekin kolaboratu du Shahamek.  

Wagnerren musikari ohore egin ondoren, kontzertuak oso tonu desberdin batean amaituko dira, lan klasiko eta askoz arinago batekin: Mozarten 35. Sinfonia, «Haffner». Mozartek musika noble, distiratsu eta arranditsua konposatu zuen sinfonia honetarako; baina, originaltasun batzuk eta espiritu dramatikoa ere eman zizkion, Vienako garaian garatuko zituen interesen (bereziki antzerkikoen) aurrekari.

 

 

Sarrerak salgai

 

20:15eko saiorako salgai daude sarrerak euskadikoorkestra.eus-en, baita Baluarte Auditoriumeko leihatilan ere, 10 eurotik hasita.

 

 

Fundación Banco Sabadell lankide

 

Kontzertu-programa honek Fundación Banco Sabadellen lankidetza du.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or