Miramongo Matinéeak

3. Matinéea: Hirusta Trio

D. Milhaud
Biolin, klarinete eta pianorako suitea [12']

A. Khachaturian
Klarinete, biolin eta pianorako trioa [15']

B. Bartok
Contrasts, klarinete, biolin eta pianorako [18']

Xabier de Felipe

Luis Cámara

Itxaso Sainz de la Maza

Data eta Lekua

23Urria, 2021Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

10 €

Informazioa

21-22 Denboraldiko hirugarren Miramongo Matinéea musika-konposizioaren aro oso zehatz batean oinarrituta dago, XX. mendeko 30eko hamarkadan, eta folklorean eta eskualde bakoitzeko nazionalismoan oso errotuta dauden hiru konpositore hartzen ditu ardatz.

Alde batetik, Darius Milhaudek genero eta bitarteko ugaritan lan asko idatzi zituen eta aitzindaria izan zen jazzaren, ausazko tekniken eta politonalitatearen ustiapenean. Filmen eta antzezlanen partitura ugari konposatu zituen, batez ere 1930eko hamarkadan, eta horien artean Jean Anouilhen Voyageur sans bagages (1936) nabarmentzen da, Lehen Mundu Gerrako soldadu amnesiko bati buruzko lana. Milhaudek musika intzidental horren materiala berregin zuen Matinée hau irekiko duen Biolin, klarinete eta pianorako suitean.

Bestalde, Aram Khachaturianek bere Klarinete, biolin eta pianorako trioa artean Moskuko Kontserbatorioan ikasle zela idatzi zuen. 1932an amaitu zuen, pianorako Toccata ezagunaren urte berean, baina mundu mailako ospea eman zioten ballet eta kontzertuak baino askoz lehenago. Hala ere, konpositorearen estilo exotiko eta bereizgarria argi nabari daiteke obra honetan.

Kontzertua Bela Bartok ospetsuaren Kontrasteak obrarekin amaituko da. 1938an, Benny Goodman klarinetejoleak eta Joseph Szigeti biolinjoleak enkargatu zioten obra hori Bartoki, eta hungariarrak orkestra- eta ganbera-lan askoren bidez bere estiloa argi eta garbi definituta bazuen ere, ordura arte ez zuen haizezko instrumenturik erabili izan ganbera-lan batean, garai hartako beste konpositore batzuek ez bezala, Stravinskik edo Hindemithek, esaterako. Klarinete, biolin eta pianoaren tinbre desberdinak nola konbinatuko zituen aztertu ostean, horien ezberdintasunak kapitalizatzea erabaki zuen eta, beraz, izenburuak ikuspegi hau islatzen du: Kontrasteak.



Artistak

Xabier de Felipe

Xabier de Felipe

Biolina

Luis Cámara

Luis Cámara

Klarinetea

Itxaso Sainz de la Maza

Itxaso Sainz de la Maza

Pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or