Miramongo Matinéeak

11. Matinéea: Minerva Laukotea

W.A. Mozart
15. Hari-kuartetoa [34']

K. Szymanowski
2. Hari-kuartetoa [18']

Laura Balboa

Raquel Cortinas

Monika Mazur

Beatriz Linares

Data eta Lekua

12Martxoa, 2022Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

10 €

Informazioa

Wolfgang Amadeus Mozarten 15. Hari kuartetoa re minorrean bere harirako kuarteto ospetsuenetako bat da oraindik, bere mentore Joseph Haydni eskaini zizkionen artean bigarrena, eta klabe minorreko kuarteto bakarra. Kutsu ilunak nagusi dituen giroa du obrak, eta atmosfera hori elegiakotzat jo daiteke, tragikotzat baino gehiago. Autografoan datarik agertzen ez den arren, 1783an amaitu zuela uste da, Constanze Mozart emaztea Raimund lehen semeaz erditzera zihoan unean. Kuarteto hau, beharbada, Beethovenek idatzitakoen aurretik behintzat, bere generoko intentsoena da.

Bestalde, Karol Szymanowskiren 2. Kuartetoa, 1927an idatzia, poloniarraren lanik zailenetako eta abangoardistenetako bat da, bai egiturari dagokionez, bai teknikari eta adierazpenari dagokienez. Hiru mugimenduko egiturak forma tradizionalari jarraitzen dio oro har. Lehenengo mugimenduak, sonata-allegro baten antzekoa denak, bi tema ditu: bata lasaia eta melodiatsua, bestea adierazkorra eta akorde berri eta korapilatsuetan ugaria. Beste bi mugimenduak —Scherzo bortitza eta amaierako tema bikoitzeko fuga— Poloniako hegoaldean dagoen Podhale eskualdeko musika folklorikoan inspiratuta daude argi eta garbi. Akorde disonanteak eta testura polifoniko aldakor eta bizia nabarmentzen dira obran.



Artistak

Laura Balboa

Laura Balboa

Biolina

Raquel Cortinas

Raquel Cortinas

Biolina

Monika Mazur

Monika Mazur

Biola

Beatriz Linares

Beatriz Linares

Biolontxeloa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel