Asteartea 26 Urria, 2021

Euskadiko Orkestrak pandemiarekin lotutako Pascal Gaigneren obra bikoitz bat estreinatuko du

Euskadiko Orkestrak pandemiarekin lotutako Pascal Gaigneren obra bikoitz bat estreinatuko du

Urriaren 28tik azaroaren 4ra ohiko lau hiriburuetan izango den Denboraldiko bigarren kontzertu-programa honetan orkestrak EGOren eta Musikeneren kideak hartuko ditu bere lerroetan.

Sarrerak salgai daude programa hau osatzen duten hamar saioetarako 10 eta 35 euro bitarteko salneurrian.

 

Urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean Euskadiko Orkestrak kontzertu-programa berri bat eskainiko du, pisu handiko argudioekin: Pascal Gaigneren obra berri baten estreinaldi garrantzitsua (berez, bi obra dira batean), pandemian inspiratua; EGOko eta Musikeneko kideak orkestraren lerroetan sartzea; Txaikovskiren sinfonia ezezagunenetako biren interpretazioa; eta Jaume Santonjaren zuzendaritza.Orkestrak programa honen saio bikoitzak eskainiko ditu, egunero 18:00etan eta 20:15ean: urriaren 28 eta 29an Donostiako Kursaal Auditoriumean; azaroaren 2an Gasteizko Principal Antzokian; azaroaren 3an Bilboko Euskalduna Jauregian; eta azaroaren 4an Iruñeko Baluarte Auditoriumean.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako 10 eta 35 euro bitarteko salneurrian:

EROSI SARRERAK HEMEN

 

 

Pascal Gaigneren obra bikoitzaren estreinaldia

 

Pascal Gaigne euskal musikagile entzutetsuenetako bat dugu, zinemarako egindako lanei esker. Goya saria ere jaso du, Handia filmeko soinu-bandagatik. Euskadiko Orkestrak maiz interpretatu du Gaigneren musika zinematografikoa eta, oraingo honetan, bere talentuaren beste alderdi hori erakutsi nahi du orkestrak enkargatuta idatzi dituen bi obra berri horien estreinaldiarekin: Urrutiko arimak eta Urruneko azalak. Biak pandemia-garaian idatzi zituen eta gertakizun horren inguruko gogoeta gisa aurkezten dira.

Zinemarako musikan zentratu baino lehenago (100 lan egin ditu jada film luze eta laburretarako eta dokumentaletarako) lotura handia izan zuen euskal musikarekin eta, urte luzez, Amaia Zubiria, Joseba Tapia eta beste abeslari batzuk lagundu zituen. Kontzertu-aretoetarako egin duen musika ez da, agian, horren ezaguna; dena dela, hainbat orkestrak (Tenerifekoa, Malagakoa eta RTVEkoa) eta hainbat herrialdetan (AEBak, Japonia, Txina eta Finlandia) programatu dute.

Urruneko izakiak diptikoa COVID-19aren pandemiak ekarri zituen ondorioetatik sortu zen. Hasieran, Euskadiko Orkestrak Hypnos variations triptikoaren bigarren zatia enkargatu zion Gaigneri –lehen obra 2016ko martxoan estreinatu zen, Robert Treviñok orkestra lehenengoz zuzendu zuen kontzertuan–. Hipnos loaren jainkoaren mitoa jorratzen duen sorkuntza horretan, Gaignek Mikel Laboaren “Lekeitioen mundu zirraragarri eta hipnotikoari” gorazarre egin zion. Nolanahi ere, pandemiak ekarri zituen murrizketak zirela-eta, Gaigneri eta Euskadiko Orkestrari iruditu zitzaien agian ezinezkoa izango zela orkestra handi bat agertokian biltzea; beraz, Gaignek oso konponbide burutsu bat proposatu zuen: bi obra idaztea, bata orkestraren musika-tresnen erdirako eta bestea orkestraren musika-tresnen beste erdirako, biak batera edo bakoitza bere aldetik jo zitezkeenak. Baina bitxiena da bi piezak gainjarri egin daitezkeela eta, ondorioz, orkestra osorako den hirugarren obra bat sortzen dela.

Diptikoa osatzen duten bi piezak Urruneko azalak eta Urrutiko arimak dira. Tituluek iragartzen dutenez, pandemiak ekarri zuen egoera berezia islatzen duten bi obrek: aurrez aurreko harreman pertsonalik eduki ezin izateak alienazio- eta nostalgia-sentipen bat sortu zen, hain zuzen ere, Gaignek bere barnean harrapatu nahi izan duena.

 

 

Musika berria eta bakana Jaume Santonjarekin

 

20/21 Denboraldi konplexuan zenbait kontzerturen ardura hartu ondoren, Jaume Santonja Euskadiko Orkestrako zuzendari elkartua berriz igoko da orkestra-podiumera. Musika berria eta bakana deskubritzea gai nagusi duen kontzertu batean zuzenduko du orkestra. Pascal Gaigneren erabateko estreinaldiaz gain eta Denboraldi hau egituratzen duen aurkikuntza-bideari jarraituz, Jaume Santonjak Txaikovskiren bi sinfonia goiztiar aurkeztuko ditu: lehenengoa eta hirugarrena. Ez dira bere azken trilogia famatua osatzen dutenak bezain ezagunak, baina ezinbestekoak dira edozein orkestraren programazioan funtsezkoa den egile errusiar horren sormen-bilakaera ulertzeko.

Hona hemen programa honen azalpena gure zuzendari titular Robert Treviñoren hitzetan:

 

 

 

Musikene eta EGO elkarrekin Euskadiko Orkestraren lerroetan

 

Askotan hartu dute parte Musikeneko ikasleek eta EGOko kideek Euskadiko Orkestrako kontzertuetan. Euskal talde sinfonikoan parte hartzeko sinatutako hainbat akordioren esparruan egin dute, prestakuntza- eta esperientzia-baliabide gisa.

Baina hau da EGOk eta Musikenek Euskadiko Orkestrarekin eszenatokia partekatzen duten lehen aldia, eta Pascal Gaigneren sormen-planteamenduarekin bat egiten dute, hau da, bere bi obra sinfonikoak talde desberdinetan eta, beraz, musikari kopuru handi batekin banaka interpretatu ahal izateko planteamenduarekin.

 

 

Programen eta daten laburpena

 

1. Programa (18:00)

2. Programa (20:15)

P. Gaigne:
Urrutiko arimak [10’]

P. I. Txaikovski:
1. Sinfonia, ‘Neguko ametsak’ [44’]

P. Gaigne:
Urruneko azalak [10’]

P. I. Txaikovski:
3. Sinfonia, ‘Poloniarra’ [45’]

 

  • Urriak 28 (18:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia. 1. Programa.
  • Urriak 28 (20:15): Kursaal Auditoriuma, Donostia. 2. Programa.
  • Urriak 29 (18:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia. 1. Programa.
  • Urriak 29 (20:15): Kursaal Auditoriuma, Donostia. 2. Programa.
  • Azaroak 2 (18:00): Principal Antzokia, Gasteiz. 1. Programa.
  • Azaroak 2 (20:15): Principal Antzokia, Gasteiz. 2. Programa.
  • Azaroak 3 (18:00): Euskalduna Jauregia, Bilbo. 1. Programa.
  • Azaroak 3 (20:15): Euskalduna Jauregia, Bilbo. 2. Programa.
  • Azaroak 4 (18:00): Baluarte Auditoriuma, Iruña. 1. Programa.
  • Azaroak 4 (20:15): Baluarte Auditoriuma, Iruña. 2. Programa.

 

 

Fundación Banco Sabadellen laguntzarekin

 

Fundación Banco Sabadell programa honen laguntzailea da.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza Donostia
12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza
13 apirila, 2024 Larunbata, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Donostia
Misterioa
14 Ig
14 apirila, 2024 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Vitoria/Gasteiz
Misterioa
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 apirila, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
19 Or
20 Lr
20 apirila, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
26 apirila, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Vitoria/Gasteiz
Mozart / Bruckner
27 Lr
27 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Aurora Laukotea Donostia
13. Matinéea: Aurora Laukotea
28 Ig
29 Al
29 apirila, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
30 Ar
30 apirila, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner