Osteguna 04 Azaroa, 2021

Azken sarrerak salgai Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bihar Kursaalen eskainiko duten azken kontzerturako

Arriaga Antzokia bete-bete egin zen Kalakanek eta Euskadiko Orkestrak urriaren 22an eskaini zuten kontzertuan. Argazkia: Enrique Moreno Esquibel.
Arriaga Antzokia bete-bete egin zen Kalakanek eta Euskadiko Orkestrak urriaren 22an eskaini zuten kontzertuan. Argazkia: Enrique Moreno Esquibel.

Bi taldeek Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donibane Lohizunen duela bi aste kontzertu bana eskaini ostean, azken zuzeneko bat emango dute bihar, ostirala, azaroak 5, 19:30ean, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Azken sarrera sorta bat jarri da salgai kontzertu honetarako, 25 euroko salneurrian.

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek Elkar diskoetxearekin grabatutako diskoa merkaturatu ostean, lana aurkezteko lau kontzertu eskaini zituzten urriaren 18ko astean Iruñeko Baluarte Auditoriumean, Gasteizko Principal Antzokian, Bilboko Arriaga Antzokian eta Donibane Lohizuneko Jai Alain. Aurkezpen-bira hau amaitze aldera, bosgarren eta azken zuzeneko bat eskainiko dute bi euskal taldeek bihar, azaroak 5, 19:30ean, Donostiako Kursaal Auditoriumean.

Azken sarrera batzuk jarri berri dira salgai Donostiako kontzerturako, 25 euroan, eta euskadikoorkestra.eus webgunean eros daitezke, baita Kursaalen webgune eta leihatilan ere. Aipatutako prezioen gainean Euskadiko Orkestraren abonatuek %25erainoko deskontua izango dute kontzertuaren sarreretan.

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Euskal musika tradizionala oinarri duen proiektua

 

Kalakan eta Euskadiko Orkestraren arteko elkarlan honen muina euskal musika tradizionala da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea berritzen egin duen saiakera mundu klasikoarekin uztartzea da proiektuaren helburu nagusia.

Hirukoteak argitaratu dituen hainbat kanta orkestraren mintzairara ekarri ditu Jagoba Astiazaran konpositoreak, tartean, euskal kantagintzan aski ezagun diren Iruten ari nuzu edo Kantuz. Kalakan taldeak erabili ohi dituen hainbat instrumentu tradizionalek ere presentzia nabarmena dute, txalaparta, txirula edo alboka esaterako, zeintzuk beste instrumentuekin batera orkestran txertatu diren.

Horretaz guztiaz gain, Xalbador eta Bilintx bertsolarien hainbat hitz jaso dira, propio proiektu honetarako sortu diren pieza batzuetan, baita Mikel Laboa eta Joxean Artzeren Txoria txori kantaren bertsio guztiz ezberdin bat ere.

 

 

Diskoko kantak

 

  1. KLKN (Kalakan). Erabateko estreinaldia.
  2. Andria alargune (Herrikoia / Kalakan)
  3. Iruten ari nuzu (Herrikoia)
  4. Rebeleon (Herrikoia / Kalakan)
  5. Loriak udan (Herrikoia / Bilintxen hitzak). Erabateko estreinaldia.
  6. Bereterretxeren Kantoria (Herrikoia / Kalakan)
  7. Ikusten duzu goizean (Herrikoia /Jean-Baptiste Elissambururen hitzak). Erabateko estreinaldia.
  8. Montebideoko berriak (Herrikoia / Kalakan)
  9. Egun bakea zutaz (Herrikoia / Xalbadorren hitzak). Erabateko estreinaldia.
  10. Txoria Txori (Mikel Laboa / Joxean Artze)
  11. Belatzarenak (Kalakan)
  12. Kantuz / Sagarra jo (Herrikoia / Kalakan)

 

Kontzertuetan diskoko kanta hauek interpretatzeaz gain, beste hainbat sorpresa ere eskainiko dituzte Kalakanek eta Euskadiko Orkestrak.

 

 

 

KlasikAT: Kalakanen jauzia esparru sinfonikora

 

Diskoa eta aurkezpen-kontzertuak barne hartzen dituen proiektu honetan Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegarayek osatzen duten hirukoteak esparru sinfonikora jauzi egin du Euskadiko Orkestraren eskutik eta Juanjo Oconen zuzendaritzapean. Grabazioa osatzen duten euskal tradizioko hamabi kanten orkestrarako moldaketak Jagoba Astiazaranek egin ditu.

Proiektu hau orkestrak hainbat urtez abian izan duen KlasikAT ekimenaren baitan kokatzen da. Duela bi hamarkada baino gehiagotik egitasmo honen bidez Euskadiko Orkestrak apustu irmoa egin du ohiko errepertorioetatik haratago doazen beste generotako musika-ekoizpenaren alde. Besteak beste, esparru sinfonikokoak ez diren honako artistekin egin du lan orkestrak: Benito Lertxundi, Golden Apple Quartet, Michel Camilo, Emilio Aragón, Kepa Junkera, Mike Oldfield, Ken Zazpi, Dr. Deseo, Zea Mays, Huntza eta Izaro.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo