Bestelako jarduerak

¡De película!

Rubén Gimeno
Zuzendaria

Jordi Brau

Luis Posada

Data eta Lekua

01Iraila, 2022Osteguna, 20:00 h.Donostia / San SebastiánKursaalLaboral Kutxa

-(e)tik gora

20 €

Informazioa

¡De película! zinema-musikako ikuskizuna da, adin guztientzakoa, eta zinema-proiekzio orotan ‘ikusezinak’ diren elementuekin jolasten du: musika eta pertsonaien ahotsak. Jordi Brau eta Luis Posada aktore bikoiztaileei esker, Hollywoodeko protagonista nagusiek kontzertu honetan parte hartuko dute. Beren ahotsen efektu oroitarazleak, Euskadiko Orkestraren interpretazio musikalarekin eta irudien proiekzioarekin batera, film garrantzitsuetara eramango gaitu, besteak beste, Karibeko piratak, Titanic, The Mask, Erregearen hitzaldia, Forrest Gump eta Mission: Impossible.

Valleseko Orkestra Sinfonikoak sortu zuen proiektua, harekin batera joateko propio idatzitako gidoi batekin, eta arrakasta handia izan du dagoeneko aurkeztu den kontzertu-areto guztietan. Orain Euskadiko Orkestrak kontzertu-formatu original eta desberdin hau hartuko du bere gain Donostian irailaren 1ean egingo den hitzordu bakar honetarako.

Jordi Brau Sean Penn, Nicolas Cage, Kenneth Branagh, Dennis Quaid, Robin Williams, Tom Cruise, Daniel Day-Lewis, Roberto Benigni eta Tom Hanks aktoreen bikoizlea da, besteak beste. Bestalde, Luis Posadaren ahotsak Johnny Depp, Jim Carrey, Adrien Brody, John Cusack edo Leonardo Di Caprio aktoreak interpretatzen ditu.

Lokuzioa gaztelaniaz izango da, euskarazko azpitituluekin.

Tarifa orokorra: 25€
Tarifa berezia Euskadiko Orkestraren abonatuentzat: 20€ (bi gehienez)

 

Egitaraua

  • Good morning Vietnam!: ‘What a wonderful world’, Bob Thiele / George Weiss
  • Deabruzko panpina: Joe Renzetty
  • The Mask: ‘Hey Pachuco’, Randy Edelman
  • Erregearen hitzaldia: ‘7. Sinfonia’, Ludwig Van Beethoven
  • Titanic: James Horner
  • Uztailaren lauan jaioa: John Williams
  • Mission: Impossible: Lalo Schiffrin
  • Mrs. Doubtfire: ‘Sevillako bizargina (Figaroren aria)’, Gioachino Rossini
  • Harrapa Nazak Ahal Baduk: John Williams
  • Bizitza ederra da: Niccola Piovani
  • Karibeko piratak: Hans Zimmer
  • Forrest Gump: Alan Silvestri


Artistak

Rubén Gimeno

Rubén Gimeno

Zuzendaria

Informazio gehiago
Jordi Brau

Jordi Brau

Aktore bikoiztailea

Luis Posada

Luis Posada

Aktore bikoiztailea

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea