Ostirala 02 Iraila, 2022

Salgai 22-23 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Salgai 22-23 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 22-23 Kontzertu Denboraldiko hitzordu guztietarako sarrerak.

Irailaren 1etik salgai daude Euskadiko Orkestraren 22-23 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak. Irailaren 23an Gasteizen emango duen kontzertuarekin ekingo dio orkestrak ohiko lau hiriburuetan eskainiko duen abonu-kontzertuen denboraldiari.

 

 

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera

 

Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteizko kontzertu guztietarako sarrerak euskadikoorkestra.eus-en eros ahal izango dira, baita aretoen webguneetan (euskalduna.eusbaluarte.comkursaal.eus y principalantzokia.org) eta euren leihatila eta ohiko salguneetan ere.

Irekita jarraitzen du Denboraldiko abonu-eskaera egiteko aukerak ere, hemen (80 eurotik aurrera).

 

 

Tarifa bereziak eta deskontuak

 

Euskadiko Orkestrako abonatu, ikasle, 30 urtetik beherako, 65 urtetik gorako, langabetu eta beste kolektibo batzuek (Artium, Kursaal Eszena...) tarifa bereziekin gozatu ahal izango dute kontzertuez. Gainera, Azken Ordu Gazteari esker, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan.

 

 

22-23 Denboraldia: Tragedia Gainditzea

 

Euskadiko Orkestraren Denboraldi berriak tragediatik hura gainditzera garamatza musikaren eta haren adibide handien bitartez: Xostakovitxen gordintasuna, Txaikovskiren mamuak, Brucknerren sinfoniarik handiena edota Carl Orffen lanik ospetsuena. 

Orkestrak pandemian bertan behera utzitako egitasmoak berreskuratuko ditu; Carpenterren ‘Mamu kantak’ lanaren estreinaldia esaterako, hiru orkestra britainiarrekin batera agindutako lana.

Euskal Herriko sorkuntzak ere hartuko du garrantzia Ramon Lazkanori agindutako ‘Mare Marginis’ lanaren estreinaldiari esker, bai eta ‘Elkano: Mundubira musika bidelagun’ proiektuaren amaierarekin –Zuriñe F. Gerenabarrenaren ‘Lorratz’ lanaren bitartez–, munduari gure konpositoreen iruditeriaren bitartez bira egin ondoren. 

Euskadiko Orkestrak oso gutxitan interpretatutako lan bitxiak, entzutea merezi dutenak, ezagutaraztea bultzatuko du, orobat, hala nola Adamsen ‘Doctor Atomic Symphony’ lana, bai eta Euskal Herrian oso ezagunak ez diren Veprik eta Dzenitis musikagileen lanak ere, besteak beste. 

Asmo hori bete nahian, sona handiko artistak egongo dira gurekin: Alexei Volodin, Alena Baeva, Yulianna Avdeeva, Dinis Sousa, Roderick Cox eta Frank Peter Zimmermann, adibidez. Bai eta gure lurraldeko artista handi batzuk ere, hala nola Donostiako Orfeoia –haren 125. urteurrenean–, Easo Gazte eta Easo Eskolania, Carlos Mena eta Jone Martínez sopranoa.

Robert Treviñok Euskadiko Orkestraren zuzendari titular izaten jarraituko du.

22-23 Denboraldiari buruzko informazio osoagoa hemen

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo