Miramongo Matinéeak

7. Matinéea: Ritmus Laukotea

Z. Kodály
Serenata Op.12 [20']

D. Xostakovitx
8. Hari-kuartetoa [22']

Laura Balboa

Irene Echeveste

Delphine Dupuy

Jon Larraz

Data eta Lekua

13Urtarrila, 2024Larunbata, 11:00 h.DonostiaMiramonKutxa

-(e)tik gora

11 €

Informazioa

Matinée hau irekiko duen Zoltán Kodály hungariarraren Serenata 1919 eta 1920 artean idatzitako obra da. Hari-hirukoterako konposatua dagoen arren, ‘serenata’ bezala izendatu zuen. XVIII. mendean ezagun egin zen termino hau gaualdi bat girotzea helburu zuen eta ‘trio’-ak baino pisu emozional txikiagoa duen konposizio instrumental bat izendatzeko. Hiru instrumentuek lehen mugimendua irekitzen dute, Allegramente, zapateatze indartsuko gai batekin; Kodályk behin eta berriz erabiltzen du biolaren beheko hari irekia kolore tonal bereizgarri bat eta soinu-aberastasun bat sortzeko. Bigarren mugimendua biolaren eta lehen biolinaren arteko elkarrizketa da, eta ia entzunezina den hasperen batekin ixten da. Hirugarren eta azken mugimendua erritmo taupadatsu baten gainean egindako dantza folklorikoen sekuentzia da.

Bestalde, Dmitri Xostakovitxek “faxismoaren eta gerraren biktimei” eskaini zien bere Harirako 8. Kuartetoa. Egilearen ohar hori 1960an suntsitutako Dresden hiriaren irudiekin lotu izan da sarritan, baina gaur egun badakigu lanak askoz ere oinarri pertsonalagoa duela. Xostakovitxek izaera autobiografikoa azpimarratu zuen d-s-c-h (D. Sch inizialen baliokide musikala) sekuentzia tonala erabiliz, obra modu esanguratsuan irekitzen duena. Antolaketa ziklikoa obraren ezaugarri argia da, non bost mugimenduek bat egiten duten modu bikainean: hasierako Largoa bi mugimendu azkar izatera igarotzen da —Allegro molto agresiboa eta Allegretto sotila—, hasierako giro ilunera itzultzeko beste azken bi Largorekin. Obra 1960an estreinatu zen Leningraden eta konpositorearen kuartetorik interpretatuena da.


Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

Jarduera inklusiboa - Gertu Kultura


Artistak

Laura Balboa

Laura Balboa

Biolina

Irene Echeveste

Irene Echeveste

Biolina

Delphine Dupuy

Delphine Dupuy

Biola

Jon Larraz

Jon Larraz

Biolontxeloa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar