Astelehena 10 Ekaina, 2024

Euskadiko Orkestra euskal artista handiz inguratu da Gabriel Erkorekaren album berrian

Euskadiko Orkestra euskal artista handiz inguratu da Gabriel Erkorekaren album berrian

Juanjo Mena, Asier Polo, Alfonso Gomez eta Carlos Mena artistak Euskadiko Orkestrarekin aritu dira Gabriel Erkoreka Bilboko konpositorearen hiru lan grabatzeko. 

Ondine finlandiar zigilu entzutetsua arduratu da berriz ere albuma mundu osoan sustatzeaz. CD formatuan eta plataforma digital ugaritan eskuragarri dago jada.

 Prentsa-materiala jaitsi 

 

Euskadiko Orkestrak bere artxibo diskografiko handia zabaltzen jarraitzen du. 80 album ditu dagoeneko, euskal musikari begirakoak batik bat. Oraingoan, bilbotar konpositore Gabriel Erkorekaren disko monografiko bat egokitu du. Duela egun gutxi batzuk eman dute argitara, ekainaren 7an, Ondine diskoetxearen eskutik.

Ekaitza, Piscis eta Tres sonetos para Michelangelo Gabriel Erkorekaren konposizio-katalogoko hiru lan berri dira, eta bat egin dute azken album honetan. Erkorekak aipatu diren hiru bakarlarientzat sortu zituen; hau da, Asier Polo, Alfonso Gomez eta Carlos Menarentzat. Haiek estreinatu zituzten, eta haien interpretazioekin erregistratu ziren 2023ko abuztuan, Miramonen. Erkorekaren hitzetan, “hiru lan hauek oso garrantzitsuak dira nire konposizio-katalogoan, oso esanguratsuak, ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzten informazio eta baliabide asko baitaude haietan”.

 

 

Adiskide onak, artista handiak 

 

Asier Polo biolontxelorako Ekaitza kontzertuaren burua izan da; Alfonso Gomez, berriz, pianorako Piscis kontzertuarena; eta Carlos Mena, Tres sonetos para Michelangelo lanarena. Hirurek ardura handiz ekin diote grabazioari, ongi baitakite erreferentziazko lehen erregistroa dela.

Proiektuaren musika-zuzendaritzaz Gasteizko Juanjo Mena zuzendaria arduratu da, ondo ezagutzen ditu-eta artistak eta Erkorekaren beraren lana. Hona zer dioen konpositoreak proiektuari buruz: “Interprete hauek berme bat dira. Lan handia egin dugu, zoragarriak dira eta Juanjo Mena dute zuzendari. Nire musika ederki ezagutzen du eta nire lan ugari estreinatu ditu. Proiektu honetan hunkidura handia dago trinkoturik”.

Bakarlariek ere erregistro diskografiko honen garrantziaz jardun dute. Asiera Polo biolontxelistaren iritziz, “Gabrielek emoziotik lan egiten du; kolorea, emozioa eta tartean sartzeko eskatzen du, eta horrek beste konpositore batzuengandik bereizten du”. Alfonso Gomezek dioenez, bestalde, “Lan honetan, 50 lagun aldi berean hizketan baleude bezala da, norbaitek zerbait desberdina baina aldi berean interesgarria esango balizu bezala”. Carlos Menaren arabera, “hemengo hainbat artistaren hazia, maisua eta orkestra bateratzea bezalakoa da, eta munduari proiektatzea”. Eta, azkenik, Juanjo Mena maisuaren hitzetan, “goi-mailako grabazio bat da”.

 

 

Musika-ondarea 

 

Proiektu honen musika-garrantzi handiak Euskadiko Orkestraren esentzia eta misioa islatzen ditu: kultura hedatzen laguntzea Euskadin, musika-balioak kanporantz proiektatzea, suspergarri eta plataforma izatea euskal interprete eta konpositoreentzat, eta gure musika-ekoizpenaren funts dokumentala eratzea grabazioekin. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek grabazioa babestu dute. Lanak herrialde honen musika-ondare joria agerian uzten du.

 

 

Ondine nazioarteko diskoetxea 

 

Euskadiko Orkestrak Finlandiako Ondine diskoetxearekin (Naxos taldea) egiten duen laugarren grabazioa da. Azken hiru urteotan, Orkestrak eta zigiluak elkarrekin grabatu dituzte Maurice Raveli eskainitako bi CD eta beste bat aitorpen txikia jaso duten amerikar konpositoreei (Americascapes). Zuzendari-lanak Robert Treviñok egin ditu. Ondinek mundu-mailako banaketa-sare handia du, eta horrek nazioarteko erreferentziazko merkatuan kokatzeko aukera eman dio Euskadiko Orkestrari, baita komunikabide espezializatu ospetsuenetan erreseinak izateko aukera ere (Gramophone, France Musique, BBC Music Magazine, Diapason, The New Yorker…).

Gainera, lankidetzak albiste gehiago ekarriko ditu laster. Batetik, Americascapesen bigarren bolumena grabatu da Treviñoren zuzendaritzapean. Iragan udazkenean erregistratu zen, eta hilabete batzuk barru kaleratuko da. Beste berritasun diskografiko batek Richard Straussen izena darama. Euskadiko Orkestrak, orain arte, ez zuen autore alemaniarra erregistratu. Bi partitura handi eta ospetsu erregistratuko ditu: Macbeth, poema sinfonikoa eta Sinfonia domestikoa.  Grabazio hori irailerako programatu da.

 

 

Lanei buruzko informazio gehiago

 

Libretoan grabazioari buruzko informazio asko dago, lanik lan. Oharrak Joan Gomez Alemanyk sinatu ditu.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig