Osteguna 11 Abendua, 2025

Bilboko Koral Elkartea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Bilboko Koral Elkartea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Mende bat baino gehiagoz argitaratu gabe egondako Valentin Zubiaurreren obra liturgiko eta sakroaren aukeraketa bat aurkeztuko du Bilboko abesbatzak larunbat honetan, abenduak 13, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak 11 eurotan daude salgai.

Larunbat honetan, abenduak 13, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko bosgarren hitzordua izango da, Bilboko Koral Elkarteak eskainiko duena.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

1886an sortua, Bilboko Koral Elkarteak mende bat baino gehiagoko historia du kantu koralaren hedapenean. Urte hauetan zuzendari ezagunak izan ditu 2016tik Enrique Azurzaren gidaritzapean dago. Erakundeak hiru abesbatza biltzen ditu — helduak, gazteak eta haurrak— eta, gainera, musika-irakaskuntzako zentro bat eta Eskolan Kantari sarea zuzentzen ditu. Sare horrek eskola- eta gizarte-abesbatzak antolatzen ditu, eta horietan mila pertsonak baino gehiagok parte hartzen dute. Abesbatzak bere talde nagusian ehun ahots baino gehiago ditu eta Espainiako orkestra gehienekin eta nazioarteko talde nagusiekin kolaboratu du. Gainera, arreta berezia eskaini dio euskal errepertorioari, eta bertako konpositoreen berreskurapena bultzatzen du. Hainbat sari jaso ditu, hala nola, Arte Ederren Urrezko Domina, San Fernandoko Errege Akademiaren Ohorezko Domina eta Bilbo Hiriko Urrezko Domina.

Kontzertu honetan, Koralak Valentin Zubiaurre euskal konpositorearen obra liturgiko eta sakroaren aukeraketa bat aurkeztuko du, jatorrian Durangoko San Antonio komentuko moja klaratarren komunitatearentzat konposatua. Mende bat baino gehiagoz inoiz argitaratu gabe egon ondoren, partitura horiek berreskuratu eta argitaratu dituzte ikerketa-proiektu berriek, eta balio handiko ondare-erreskateko lana egin dute.

Programa honetan mezak, moteteak, salbeak, ereserkiak eta Ama Birjinari egindako kantuak izango dira latinez, gaztelaniaz eta euskaraz, eta liturgiaren handitasuna eta adierazkortasun erromantikoa uztartuko dira. Horrela, ahaztutako musika-ondare baten aberastasuna esperimentatu ahal izango du publikoak.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar