Osteguna 26 Otsaila, 2026

Belharra izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Belharra izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Boskoteak Xostakovitx eta Schumannen obrak joko ditu larunbat honetan, otsailak 28, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan. 

Larunbat honetan, otsailak 28, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hurrengo hitzordua izango da, Belharra taldeak eskainiko duena. Bost interpreteetatik lau Euskadiko Orkestraren kideak dira: Annemarie Harmat (biolina), David Carmona (biolina), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola) eta Pascale Michaud (biolontxeloa). Javier Perez Azpeitiak osatuko du taldea pianoan.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Dmitri Xostakovitxen Pianodun 2. Trioa elegia moduko bat da, 1944an idatzia bere lagun min Ivan Sollertinskiren omenez —musikologo eta kritikari literario eta musikala—, bihotzekoak jota hil berria zenean. Bere izaera goibela lehen mugimenduan nabaritzen da bereziki, biolontxeloaren harmonikoen soinu hauskor ia naturaz gaindikoak hasitako fugato hileta batean. Baita hirugarren mugimenduan ere, txakona batean, non pianoak zortzi akordeko segida bat jotzen duen, beste bi instrumentuak auhen antzeko batean babesten dituena. Bigarren eta laugarren mugimenduak, scherzo bat eta finalea, zorrotzagoak eta bortitzagoak dira.

Robert Schumannek, bere aldetik, gau ugari lorik egin gabe igaro zituen bere Pianodun Kintetoa Op.44 konposatzen. Amaitu zuenean, 1842an, musikagilea fisikoki eta mentalki bere indarren mugan zegoen; obrak, ordea, ez du ahalegin horietatik ezer adierazten, kontrakoa baizik. Clara Schumannen arabera, hari eskainitako lan hau “indarrez eta freskotasunez beteta” zegoen, eta “bikaina eta txundigarria” zen. Wagnerrek berak ere bat egin zuen aintzatespen orokor honekin. Obra hau berehala bihurtu zen Schumannen konposizio ezagunenetako batean, eta ganbera-musikako literaturaren altxorretako bat izaten jarraitzen du.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar