
‘Euskadiko Orkestra Cirkus’ martxoaren 19ra atzeratu da Kursaalen; Gasteizen, aldiz, mantendu egingo da igande honetan
Askotariko musika eta zirkuaren magia uztartzen dituen ekoizpen honen Musika Familian kontzertuak aste honetarako programatuta zeuden: urtarrilaren 29an (18:00) Kursaalen eta urtarrilaren 30ean (saio bikoitzean: 17:00 eta 18:30) Garcia Lorca Antzokian. Gasteizko kontzertuek aurreikusitakoaren arabera jarraitzen dute, baina Donostiako hitzordua martxoaren 19ra atzeratu behar izan da pandemiaren murrizketen ondorioz.

Ganbera-musika eta dantza garaikidea uztartzen dituen ikuskizuna larunbat honetako Miramongo Matinéean
ARAH taldea, gehienbat Euskadiko Orkestrako musikariez eta hainbat dantzariz osatua, aurtengo lehen Matinéeko protagonista izango da, ‘Bazen Behin’ ikuskizunarekin. Emanaldiak ganbera-musika eta dantza garaikidea uztartzen ditu, euskal musika herrikoia abangoardiara ekartzeko ahaleginean.
Ikuskizun hau bihar, larunbata, urtarrilak 15, 11:00etan, eskainiko dute Miramonen. Azken orduko ordezkapen gisa sortu da, Euskadiko Orkestra Quartet baitzen hasiera batean hitzordu hau eskaini behar zuen taldea, baina kide batek Covid-en positibo eman duelako ezin izango du Matinée hau eskaini.

Euskadiko Orkestrak bi Musika Familian kontzertu programatu ditu Gasteizen
‘Euskadiko Orkestra Cirkus’ eta ‘Botadun katua’ dira Euskadiko Orkestrak Gasteizen eskainiko dituen ekoizpenak, familiei zuzendutakoak.
Horietako lehenengoa saio bikoitzean (17:00 / 18:30) eskainiko da urtarrilaren 30ean Garcia Lorca Antzokian eta bigarrena apirilaren 10ean (18:00) Principal Antzokian.

Euskadiko Orkestrak ‘Living Room Music’ ekoizpena bertan behera utzi du pandemiaren ondorioz
Azarora arte atzeratuko dira Musika Gela hezkuntza-zikloko ekoizpen honen baitan antolatuta zeuden ekintza guztiak: urtarrilaren 19tik 27ra Euskadiko Orkestraren egoitzan egin behar ziren dozena bat Eskola Kontzertuak zein urtarrilaren 22an Miramonen egin behar ziren Musika Familian saileko bi kontzertuak ere.
Produkzio hau moldaketa txiki batekin urtarrilaren 29an Miramongo Matinéeen baitan eskaintzekoa zen baina, azkenean, programa berri batekin ordezkatuko da, Easo Abesbatzaren gain egongo dena.

Gramophonek ‘Hileko orkestra’ bezala nabarmendu du Euskadiko Orkestra
Musika klasikoko aldizkari ospetsuak Euskadiko Orkestra nabarmendu du urtarrileko alean orain arte Estatuko beste ezein orkestrak jaso ez duen aintzatespena emanez.

2021, uzta diskografiko bikaineko urtea Euskadiko Orkestrarentzat
Euskadiko Orkestrak lau titulu berriren ekarpena egin du aurten bere bilduma diskografiko zabalera: Maurice Ravelen orkestra-obren album bat; oso ezagunak ez baina garrantzizkoak diren estatubatuar egileen obren hautaketa bat ‘Americascapes’ izenburupean; Kalakan hirukotearekin batera grabatutako euskal tradizioko obren disko bat; eta ‘Gutizia’, protagonismoa txistuari ematen dion diskoa, Garikoitz Mendizabalen eskutik.
Disko hauek guztiak salgai daude establezimendu komertzial eta plataforma digital ohikoetan.