Berriak
Asteartea 25 Martxoa, 2025

Daniel Müller-Schott biolontxelojolea izango da Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren protagonista

Alemaniako interprete bikainak Prokofieven ‘Sinfonia kontzertante’ exijenteari aurre egingo dio, XX. mendearen erdialdean Mstislav Rostropovitx biolontxeloaren maisuarentzat espresuki idatzitako lanari. Orkestrak kontzertuen bigarren zatian gutxi ezagutzen den errepertorioa deskubritzen jarraitzea proposatzen du, Alexander Scriabinen ‘2. Sinfonia’-rekin.

Stanislav Kochanovskyk zuzenduko ditu kontzertuak martxoaren 27tik apirilaren 2ra Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Osteguna 20 Martxoa, 2025

Ensemble Éclatant izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean

Euskadiko Orkestraren hiru musikariz osatutako taldeak Schubert eta Ravelen obra bana interpretatuko du larunbat honetan, martxoak 22, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Azken sarrerak salgai.

Astelehena 17 Martxoa, 2025

Euskadiko Orkestrak Glanerten ‘Perkusiorako Kontzertua’ estreinatuko du Christoph Sietzen bakarlariarekin hurrengo kontzertu-programan

Euskadiko Orkestrak, Stuttgarteko Irratiko Orkestra Sinfonikoak eta Artikoko Orkestra Filarmonikoak enkargatutako obra honen Estatuko estreinaldia izango da. Christoph-Mathias Mueller alemaniarraren gidaritzapean, Euskadiko Orkestrak Brahmsen ‘2. Sinfonia’ interpretatuko du programaren bigarren zatian.

Gasteiz eta Iruñeko kontzertuak Carl Maria von Weberrek konposatu eta Gustav Mahlerrek osatu zuen ‘Die drei Pintos’ opera komikoarekin hasiko dira.

Osteguna 13 Martxoa, 2025

Christoph Sietzen perkusioaren izarra izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean

Perkusiojole austriar gazteak askotariko errepertorioa proposatuko du, Piazzolla, Xenakis eta Miki bezalako autoreen obrekin, eta Euskadiko Orkestraren perkusio-saileko hiru kideren konpainia izango du eszenatoki gainean. Kontzertua larunbat honetan izango da, martxoak 15, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak bukatu egin dira.

Asteazkena 12 Martxoa, 2025

Herritarren abesbatza bat Kursaaleko eta Euskaldunako eszenatokira igoko da Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko hurrengo kontzertu-programan

Zozketa bidez aukeratutako 120 lagunek bi hilabetez entseatu dute Miramonen, Verdiren ‘Va, pensiero’ eta ‘Ijitoen korua’, eta Sorozabalen ‘Maite’ interpretatzeko Euskadiko Orkestrarekin batera.

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren emaitza aurkeztu ondoren, orkestrak Glanerten ‘Perkusiorako Kontzertua’, Christoph Sietzen bakarlariarekin, eta Brahmsen ‘2. Sinfonia’ eskainiko ditu.

Kontzertuak martxoaren 13an eta 17an izango dira Donostian, eta martxoaren 15ean Bilbon. Sarrerak 10 eta 40 euro artean daude salgai.

Asteazkena 26 Otsaila, 2025

Pascual Aldave musikagile nafarra gogora ekarriko du Euskadiko Orkestrak Iruñeko hurrengo kontzertuan

Euskadiko Orkestrak, Iruñeko Orfeoiak eta Juan Laboreria baritonoak Lesakako konpositorearen obra katedralaren, ‘Akelarre’-ren, ‘3. eta 4. euskal rapsodiak’ interpretatuko dituzte otsailaren 28an Baluarten. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.