Berriak
Asteazkena 30 Apirila, 2025

Borodin Ensemble izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean

Gehiengoa Euskadiko Orkestraren kideak diren zortzi musikariz osatutako taldeak Alexander Borodinen obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, maiatzak 3, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Asteartea 29 Apirila, 2025

Suhar Korua Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoan estreinatuko da Dinis Sousak zuzendutako gai nokturnodun programa batean

Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 2023ko edizioko irabazle absolutu izan zen gizonezkoen koru honek bi obratan hartuko du parte: Schuberten ‘Gaueko abestia basoan’, lau tronparen akonpainamendua duen ‘lied’ koral bat, eta Straussen ‘Eguneko uneak’ kantatako laugarren mugimendua.

Berioren ‘Rendering’ —Schuberten ‘10. Sinfonia’ amaitu gabearen berrinterpretazio bat— eta Straussen beste obra bat —‘Arrosaren zalduna’— izango dira programa osatzen duten beste lanak.

Kontzertuak maiatzaren 2tik 8ra izango dira Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Asteazkena 23 Apirila, 2025

Euskadiko Ikasleen Orkestra eta Euskadiko Orkestra lehen aldiz elkartuko dira eszenatoki gainean

EIOko 70 musikari gazte (15 eta 19 urte bitartekoak) eta Euskadiko Orkestrako 37 interprete elkartuko dira egun hauetan kontzertuak eskaintzeko Bilboko Arriaga Kontserbatorioan (apirilak 23), Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan (apirilak 24) eta Donostiako Kursaal Auditoriumean (apirilak 25). Unai Urrechok zuzenduko ditu kontzertuak.

Astelehena 07 Apirila, 2025

Roberto Ugarte Alvarado da Euskadiko Orkestraren zuzendaritza nagusirako Administrazio Kontseiluaren proposamena

Izendapen ofiziala bihar, apirilak 8 asteartean, izango da Gobernu Kontseiluak onartu ondoren.

Euskadiko Orkestraren zuzendaritza hartzeak talentuaren itzulerarekin zerikusia du, hau da, ospe handiko musika-erakundeen kudeaketan esperientzia izan ondoren Euskadira bueltatzearekin.

 

Osteguna 03 Apirila, 2025

Vorágine izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean

Gehiengoa Euskadiko Orkestraren kideak diren zazpi musikariz osatutako taldeak Dohnanyi eta Dvoraken obra bana interpretatuko du larunbat honetan, apirilak 5, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Asteazkena 26 Martxoa, 2025

‘Musika tantak’, lehen Musika Familian kontzertu inklusibo eta berritzailea, gaitasunen aniztasunaren aldeko apustua egiten duena

Musika Gela zikloaren ekoizpen  honek bi Musika Familian kontzertu izango ditu, lehenengoa martxoaren 29an (18:00) Donostiako Kursaaleko ganbera aretoan eta bigarrena apirilaren 6an (18:00) Gasteizko Felix Petite Antzokian. Sarrerak salgai daude 3 eurotik aurrera.