Osteguna 04 Ekaina, 2026

Schuberten ‘Amuarraina’ kinteto ezagunarekin amaituko da larunbat honetan Miramongo Matinéeen 25/26 Denboraldia

Schuberten ‘Amuarraina’ kinteto ezagunarekin amaituko da larunbat honetan Miramongo Matinéeen 25/26 Denboraldia

Miramon Ensemblek Euskadiko Orkestraren ganbera-musika zikloa itxiko du errepertorioko obra entzutetsuenetako batekin larunbat honetan, ekainak 6, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Larunbat honetan, ekainak 6, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko azken hitzordua izango da, Miramon Ensemble taldeak eskainiko duena, ‘Uraren islak’ izenburupean. Taldeak bost interprete ditu, eta horietako lau Euskadiko Orkestraren kideak dira: Larraitz Oiartzabal (biolina), Delphine Dupuy (biola), Juan Ignacio Emme (biolontxeloa) eta Mehmet Sönmez (kontrabaxua). Itxaso Sainz de la Mazak osatuko du taldea pianoan.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Azken kontzertu honetan ganbera-musikaren maisu handienetako eta historiako konpositore emankorrenetako bati omenaldia egingo diogu: Franz Schubert. Miramon Ensemblek ganbera-errepertorioko obrarik ospetsu eta maitatuenetako bat interpretatuko du: Pianodun kintetoa la maiorrean, D.667, mundu osoan Amuarraina bezala ezagutzen dena.

Lan honen jatorria Schubertek 1817an Christian Friedrich Daniel Schubarten poema baten gainean konposatutako Die Forelle (‘Amuarraina’) liedean dago. Abestiak berehala lortu zuen ospe handia, bere freskotasun melodikoari eta konpositoreak uraren mugimendua eta amuarrainaren bizitasuna gogora ekartzeko duen fintasunari esker. Pieza horrekin liluratuta, Sylvester Paumgartner mezenas eta biolontxelojole amateurrak ganbera-lan bat enkargatu zion Schuberti, hain ezaguna zen tema hura sartzeko.

Horrela sortu zen 1819an kinteto hau, formazio ezohikorako idatzia —biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua eta pianoa—, obrari sonoritate argitsu eta gardena ematen diona. Liedaren tema ospetsua eraldatuta agertzen da laugarren mugimenduan, bariazio-joko fin bihurtuta. 1829an hil ondoren argitaratua, Amuarraina ganbera-musika osoko konposizio miretsi eta enblematikoenetako bat bezala finkatu da.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron