Abonu Denboraldia 2022/23

Abonu Denboraldia

Denboraldi honetan errealismo- eta ezbehar-dosi handiak ditugu, baina baita gainditze-, baikortasun-, energia- eta pasio-dosiak ere. 

Informazioa

Historiaren bilakaera beti izan da arte-sorkuntzarako inspirazio-iturri izugarria. Baita musikarentzat ere, askotan arimaren, zoritxarraren, tragediarik gogorrenaren, baina baita bere gainditzearen ispilu bihurtua. Eta premisa horien gainean diseinatu eta eraiki da Kontzertu Denboraldi berriaren ardatza. Zorigaiztoa gainditzearen kontaketaz dihardugu, eta musikak, arte bikain gisa, adibide apartak eskaini dizkigu historian zehar; horietako batzuk 22-23 Denboraldian lagun izango ditugu. Xostakovitxek bere noten bidez, batzuetan ezkutuan, adierazten duen gordintasunaz ari gara, Txaikovskiren mamuez, Brucknerren sinfoniarik handienaz, eta Carl Orffen obrarik ospetsuenaz, Carmina Burana, oraindik toki guztietan entzun daitekeena eta 125. urteurrena ospatuko duen Donostiako Orfeoiarekin batera interpretatuko duguna.

Gainera, pandemian utzitako proiektuei ekingo diegu berriro, hala nola, Carpenterren Ghost Songs-en estreinaldia, britainiar orkestrekin batera enkargatua; Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektuaren itxiera, gure konpositoreen iruditeriaren bidez munduari bira eman ondoren; Ramon Lazkanoren lan bat estreinatuko dugu, Parisko Philharmonierekin batera; artista berriak hartuko ditugu, eta oso ezagunak ez ziren obrak aurkeztuko ditugu.

Denboraldi honetan errealismo- eta ezbehar-dosi handiak ditugu, baina baita gainditze-, baikortasun-, energia- eta pasio-dosiak ere. Zatoz gure orkestrak prestatu duen guztia deskubritzera, musikaren esperientzia bizi eta deskubritu dezazun, gure errealitatearen ispilu gisa.

Kontzertuak eta Sarrerak