Astelehena 04 Ekaina, 2012

"40 urteko algara", Euskadiko Orkestraren Musika Familian zikloko denboraldiko azken kontzertua

"40 urteko algara", Euskadiko Orkestraren Musika Familian zikloko denboraldiko azken kontzertua
Txirri, Mirri eta Txiribitonen 40. urteurrenaren ospakizuna ekainaren 8an Gasteizen eta 9an Donostian.

Ekainaren 8 eta 9an Euskadiko Orkestraren "Musika Familian" zikloak publiko orori zuzendutako emanaldi sinfoniko batekin itxiko du denboraldia. Gasteizen arabar hiriburuko Udalarekin eta Donostian Kursaal Fundazioarekin koprodukzioan, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek, aurten eszenatoki gainean emandako 40 urteak ospatzen ari direla, beren errepertorio ezagunena orkestra eta abesbatzarako bertsioan partekatuko dute. Ekainaren 8an Gasteizko Principal Antzokian eta 9an Donostiako Kursaal Auditorioan izango dira kontzertuak. Bietarako sarrerak agortu egin dira.

Barre egin eta abestea helburu izango dituen algararen festa honetan ez da musika onena faltako eta familiarteko publikoari zuzenduko zaio. Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Orkestrak pailazoen abestirik ezagunenen aukeraketa interpretatuko dute: "Txirri, Mirri eta Txiribiton", "Pintto, Pintto", "Zapi zuria", "Behin edo behin", "Paristik natorren"... horretarako lagun izango dituzte Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior, Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko Abesbatza eta Araoz Txiki eta Easo Txiki abesbatzak. Entzulegoa ere kantu kantari aritzea espero dute. Eta guztiak zuzentzeko, Juan José Ocón maisua.

Kontzertu hau dela eta, Txirrik ohar bat bidali digu, entzulegoari helarazteko: "Orain hamabost urte, gure 25. urteurrena ospatzean prestatu genituen abesti hauek Orkestrarekin eta CD batean grabatu. Gure bi adiskide eta musikari paregabeen laguntza izan genuen: Tomás Aragüés eta José Luis Greco. Biek hala biek ederki dakite Orkestraren aukera guztiak ongi baliatzen eta gure abesti xumeak benetako maisu lan bihurtu zituzten. Kalitate handiko lana egin zuten eta horrek ere kalitate handiko Orkestra eskatzen zuen: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Erregalia zoragarria izan zen hura. Baina atsekabe txiki bat hartu genuen: ezin izan genuen kontzerturik eskaini. Orain, ordea, hamabost urte pasa behar izan dira horretarako, bai. Hau dela eta dena txukun txukun atera dadin, eskatuko dizuegu irizpide batzuk kontuan har ditzazuen: komeniko dela txintxo ibiltzea eta momentu askotan isilik egotea, ongi entzun eta musikaz gozatzeko (hori Mirri eta Txiribitoni ulertu araztea kostako zaigu, baina zuen laguntzarekin lortuko dugu). Zuek ere izango duzue abesteko aukera. Badakizue, baina, nola diren orkestra kontu hauek, bakarrik kantatu beharko duzue zuzendariak agintzen duenean, kantari sinfoniko izango zarete. Gu iada irrikitan gaude kontzertuak noiz iritsiko zain. Ez esan Mirri eta Txiribitoni idatzi dizuedanik. Inbiritan hasiko dira bestela. Berotu eztarriak eta garbitu belarriak".

Motorrak berotu eta algara entseatzeko, Sentsibilizazio Tailerra. Kontzertuen aurretik sentsibilizazio tailerra izango da. Ana Eguiazabalek zuzenduta, ahotsa prestatzeko ariketa ezberdinak burutuko dira bertan.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al