Berriak
Osteguna 16 Azaroa, 2023

Miramon Brass izango da larunbat honetako Matinéearen protagonista

Metal- eta perkusio-sailetako hamaika musikarik osatzen duten taldeak Copland, Parker, Gershwin, Azparren eta Hazellen obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, azaroak 18, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Ostirala 03 Azaroa, 2023

Sergey Khachatryanek Brahmsen ‘Biolinerako Kontzertua’-ren erronka handiari aurre egingo dio Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berrian

Biolinjole armeniarrak orkestrarekin debutatuko du Stanislav Kochanovsky errusiarraren agindupean; zuzendaria ere lehendabizikoz jarriko da Euskadiko Orkestraren buru. Kontzertuen bigarren zatian Xostakovitxen ‘6. Sinfonia’ izango dugu.

Sarrerak salgai daude azaroaren 6tik 11ra ohiko lau hiriburuetan izango diren kontzertu guztietarako, 10 eta 38 euro bitartean.

Osteguna 02 Azaroa, 2023

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goiz guztietan

Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko da irail amaieran Robert Treviñoren zuzendaritzapean emandako ‘Mahler 3’ kontzertu-programarekin; bertan parte hartu zuten ahotsen atalean Bilboko Koral Elkarteak eta Justina Gringyte mezzosopranoak.

Osteguna 26 Urria, 2023

Buys Ensemble izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestraren musikariz osatzen den boskoteak Beethoven, Mozart eta Buysen obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, urriak 28, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Asteazkena 18 Urria, 2023

50 jarduera baino gehiago Musika Gela zikloaren 23-24 Denboraldian

Euskadiko Orkestrak lau ekoizpen propio aurkeztu eta estreinatuko ditu hezkuntza-zikloaren Denboraldi berriaren baitan: ‘Pantomima’, ‘Polikinela’, ‘Misterioa’ eta ‘Elkarrekin sortu’, publikoak eta musikariek elkarlanean sortutako ikuskizun teknologiko-musikala, aste honetan 3.500 ikaslerekin hasiko dena. Lehen ekoizpen honek Musika Familian kontzertua ere izango du, larunbat honetan, urriak 21, 12:00etan, Miramonen, eta dagoeneko salgai daude sarrerak.

Zikloaren ardatz nagusi diren Eskola Kontzertu eta Musika Familian kontzertuen eskaintza zabala hiru Entsegu Irekirekin osatuko da eta baita FEVAS-Plena Inclusionekin tailer berriekin ere, desgaitasuna duten pertsonen kolektiboari musika hurbiltzeko.

Asteazkena 11 Urria, 2023

Beethovenen eta Vaughan Williamsen kintetoak izango dira larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonistak

Euskadiko Orkestraren musikariz osatzen den Bikoitz boskotea Miramongo eszenatokira igoko da larunbat honetan, urriak 14, 11:00etan, 23/24 Denboraldiko bigarren Miramongo Matinéea eskaintzeko. Sarrerak salgai 11 eurotan.