Osteguna 25 Azaroa, 2021

Arima Boskotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Arima Boskotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestrako hari-sekzioko bost kidek osatzen duten taldeak Mozart eta Mendelssohnen bi bioladun kinteto bana eskainiko du. Matinéea larunbatean izango da, azaroak 27, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan, eta sarrerak salgai daude.

Miramongo Matinéeek aurrera jarraitzen dute 21-22 Denboraldiko bosgarren hitzorduarekin, Arima Boskoteak eskainiko duena larunbat honetan, azaroak 27, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Taldea osatzen duten bost musikariak Euskadiko Orkestrako kideak dira: Laura Balboa (biolina), Nathalie Dabadie (biolina), Delphine Dupuy (biola), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola) eta Pascale Michaud (biolontxeloa).

Hitzordu berri hau Mozarten 2. Hari-kintetoarekin hasiko da. 1787ko transkripzio bat da, bost urte lehenago idatzi zuen Haize-oktetorako Serenatarena. Mozartek arrazoi ekonomikoengatik egin zuen antza transkripzio hau, baina ez zuen ausaz aukeratu obra dramatiko hau, izan ere, serenata honen tonalitate tragikoa eta kontrapuntuaren erabilera hariaren sonoritate kameristiko hutsei oso ondo egokitzen baitzaie. Horregatik, oso gutxi aldatu zuen jatorrizko obra bertsio honetan.

Ondoren, Mendelssohnen 1. Hari-kintetoa eskainiko du taldeak. Gaztaroko obra bat da, 1826an konposatua, 17 urte besterik ez zituenean. Kintetoa 1830-1832an berrikusi zuen konpositoreak Europan egin zuen bira batean: hasierako minuetoaren ordez intermezzo bat jarri zuen, 1832ko hasieran tuberkulosiak jota hil zen Eduard Rietz bere lagun biolinistaren omenez idatzia.

Sarrera solteak (10€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar