Euskadiko Orkestra Sinfonikoa lehenetariko orkestra izan zen web orria izaten, badira orain hamaika urte. Denboraren joan etorrian, web orri horretan  hobekuntzak gehitzen joan ziren baina Internet garatzen doan abiadak gure web gunea atzean gelditzea erakarri zuen, ez baitzituen gaur egun web orriek eskaini ditzaketen abantaila guztien aukerak eskaintzen. Gauzak horrela, orain urtebete abian jarri genuen orain aurkezten dugun orri hau.

Aurkezpen honen garrantzia azpimarratu nahi genuke, ulertzen baitugu www.euskadikoorkestra.es domeinua lan tresna berria bilakatu dela Euskadiko Orkestra hurbilago eta hobeto bizi nahi duen ororentzat, tartean zuek guztiak.

Orri honek ezaugarri ditu argia izatea, arina, eta edukiez ongi hornitua egotea. Maila ezberdinetan dago antolatua: bata orokorra, funtsean Orkestrak garatzen dituen jarduera guztiak erakusten dituena: kontzertuak, birak, artxibategia, diskografia, etab. eta nortzuk garatzen dituen ere azaltzen duena: zuzendaritza musikala, musikariak, administraritza, babesleak, etab. Beste atala, zuzendua dagoen taldearen arabera dago bideratuta: abonatuentzat, prentsarentzat, hezkuntza zentru eta familientzat, eta musikari beraientzat heuren barne alorrerako.

Euskadiko Orkestrak bere web cunean eskaintzen dituen edukiak, erakunde publikoa izanik, erabiltzaile kopuru handienera iristearen konpromezu tinkoa du Orkestrak, erabiltzailearen nabigazio-testuingurua edo ezintasuna direnak direla ere. Gauzak honela, web gune honek W3C (World Wide Web Consortium) delakoaren teknologia estandarrak darabiltza eta WAI (Web Erabilgarritasun Ekimena) 1.0 delakoaren Erabilgarritasun Gomendioak jarraitzen ditu, "AA" mailaren arabera.

Web gunearen kontzeptu bisuala hiru elementutan oinarritzen da: bi kolore, berdea eta beltza, eta Orkestrako kideen irudiak. Beredea Orkestraren kolorea da, bere irudi korporatiboarena, erakunde honen ibilbidearekin bat egiten duen bere bizi eta dizdiratsua. Beltza ere Orkestrarekin lotura estua duen kolorea da, kontzertuetan eszenatokia betetzen duten frak eta gaueko soinekoen kolorea da. Web gunearen diseinuan garrantzi berezia duen orriaren buruan jasotako ia irudi guztiek kontzertu baten aurretik gertatzen dena islatzea helburu duen argazki-albuma osatzen dute: gehienetan entzulearen begietatik urrun geratzen diren momentu eta espazioak. Kontzentraziorako uneak, konfidentziak eta azken prestakuntzak. Guzti honen xedea Euskadiko Orkestraren gertuagoko irudia eskaintzea da, musikarien, banakakoen, irudia eskaintzea, web gunearen erabiltzailea erakunde honekin identifikatu eta Orkestraren kide sentitu dadin. 

Web gune honekin, Euskadiko Orkestrak Interneten bere presentzia sendotzeko lehenbiziko aurrera pausua eman du, gerora gizarte sare ezberdinetan egotearekin indartuko duen presentzia, alegia.

Informazio gehiago

Prentsa dossierra
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar