Asteartea 02 Azaroa, 2010

Eugene Ugorski arituko da Daniel Hope-n ordez Orkestrak aste honetan eskainiko dituen kontzertuetan

Eugene Ugorski arituko da Daniel Hope-n ordez Orkestrak aste honetan eskainiko dituen kontzertuetan
Orkestraren zuzendari printzipal gonbidatuaren zuzendaritzapean, Orkestra Gasteiz, Iruñea eta bilbon izango da bere 3. Abonu-programaren barruan

Osasun-arazoak direla eta, Daniel Hope biolinjotzailea ezin izango da Orkestrarekin aritu Abonu-Denboraldiko hirugarren programaren baitan azaroaren 3, 4 eta 5ean Gasteiz, Iruñea eta Bilbon izango diren kontzertuetan. Bere ordez, Eugene Ugorski biolinjotzaile errusiarra izango da kontzertu hauetan Orkestrarekin arituko dena. Egitarauan ez da aldaketarik izango, Andrey Boreykoren zuzendaritzapean, Ugorski gazteak aurrez iragarritako Shotakovitchen Biolinerako 1. kontzertua interpretatuko baitu, Julian Rachlin-ek joan zen astean Donostian egin bezala, orduan ere orain gainerako hiriburuetan jarraipena izango duen 3. Abonu-programaren baitan. Jada bigarren zatian Orkestrak lehenbiziko aldiz interpretatzen duen Vassily Kalinnikov-en 1. Sinfonia izango da entzungai.

Eugene Ugorski, Euskadiko Orkestrarekin debuta egingo duen talentu gaztea. 1989an San Petersburgon jaioa, Eugene Ugorski egungo biolinjotzaile gazte miresgarrienetako bat dugu. Zortzi urte besterik ez zituela San Diegoko Orkestra Sinfonikoarekin debuta egin zuenetik, Errusia zein beste europar herrialdetako orkestra ezberdinekin eta baita Kanada, Estatu Batuak, Hegoamerika eta Ekialde Urruneko hainbat orkestrakin aritu izan da, Valery Gergiev, Eri Klas, Vasily Petrenko, Tugan Sokhiev, Keith Lockhart, Roberto Minezuk eta Andrey Boreykoren beraren zuzendaritzapean. Ugorski Gergiev-ek 2005 urtean Moskuko Pazko Jaialdian aritzeko gonbitea luzatu ostean heldu zen nazioarte mailan ezaguna izatera. Ugorskik Rotterdam eta Dortmund-eko Orkestra Filermonikoekin eta Bournemouth-eko Orkestra Sinfonikoarekin eskainitako azken emanaldiek "interpretazio bikaina", "kontrol eta doitasun izugarriak", "oreka egokia" edo "maisutasun liluragarria" bezalako hitzak merezi izan dituzte. Eugene Ugorskik Euskadiko Orkestrarekin debuta egitean interpretatuko duen Shotakovitchen 1. Biolinerako kontzertua "batzuetan inprobisazio rapsodiko baten itxura hartzen duen partitura labirintikoa" da, egitarauari oharren egile den Juan Manuel Vianaren hitzetan. Shostakovitchek biolinerako konposatutako bi kontzertuetan lehenak arrakasta itzela izan zen musikagilearentzat.

Kontzertu hauek zuzenduko dituen Andrey Boreyko maisua, halaber, Belgikako Orkestra Nazionaleko zuzendari titular izendatu berri dute, kargu hau 2012ko irailetik aurrera beteko duelarik. Azkenaldian izandako konpromezuen artean, alemaniar telebistako bigarren katea den ZDF telebistaren Echo der Stars 2010 Kontzertuan aritu zen, Essen Philharmonic Orchestra delakoa zuzenduz.

Kontzertuak
Azaroaren 3a:
Principal Antzokia, Gasteiz. 20:00etan.
Azaroaren 4a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan.
Azaroaren 5a: Euskalduna Jauregia, Bilbo. 20:00etan.

Egitaraua
D. Shostakovitch:
Biolin eta orkestrarako 1. kontzertua la minorrean, opus 77 [39']
V. Kalinnikov: 1. Sinfonia sol minorrean [35']

Andrey Boreyko, zuzendaria
Eugene Ugorski, biolina (Daniel Hope-n ordez)

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia Sarrerak erosi
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az