Osteguna 04 Abuztua, 2011

Euskadiko Orkestrak Donostiako Musika Hamabostaldian Sevillako Bizargina opera interpretatuz ekingo dio denboraldi berriari

Bere titular Andrés Orozco-Estrada maisuaren gidaritzapean, Euskadiko Orkestra Rossiniren "Sevillako Bizargina" entsaiatzen ari da egunotan. 72. Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren baitan, opera buffa hau San Lorenzo de El Escorial-eko Jaialdiak eta Musika Hamabostaldiak sustatutako ekoizpen berri batean iritsiko da Kursaalera. Joan Anton Rechi da proposamen berri honen eszena zuzendaria eta bakarlari-taldearen buru José Manuel Zapata (Almaviva) eta Manuela Custer (Rosina) direlarik. Abesbatzarako zatiak, berriz, Easo Abesbatzak interpretatuko ditu.

Orkestraren denboraldi berri honetan Orkestrak jarduera ugariri egingo dio aurre urrian bere Abonu-Denboraldiari heldu aurretik. Honela, irailaren 2an Miarritzen arituko da, Festival de Musique en Côte Basque delakoaren baitan. Jaialdi entzutetsu honen programazioak Nikolay Lugansky eedo Barbara Hendrics bezalako izenak biltzen ditu aurtengoan.

Irailaren 8an Euskadiko Orkestra "Musika Bakearen Alde" izenburupean Bilboko Euskaldunan izango den kontzertuan arituko da. Emanaldi hau Eusko Jaurlaritzak "kulturaren, bakearen eta askatasunaren urtea" izendatu 2012 urtearen hitzaurre izango da. Inma Shararen zuzendaritzapean, Orkestrak Pucciniren Preludio Sinfonikoa, Guridiren Diez Melodías Vascas eta Mozarten Koroatze Meza interpretatuko ditu. Lagun izango ditu Andeka Gorrotxategi tenorea, Damián del Castillo baxua, Marta Ubieta sopranoa, Maite Maruri kontraltua eta Julio Gergelyk zuzentzen duen Bilboko Koral Elkartea.

Irailaren bukaera aldera, Orkestrak OLBEren denboraldia irekiko du Simon Boccanegran arituz eta 29an Orkestrak Manuel Iradier Abesbatzaren 50. urteurrena ospatzeko Gasteizen izango den kontzertuan esku hartuko du.

Kontzertu hauetaz gain, datozen asteotan EOSek bi grabaketa burutuko ditu. Batetik Euskal Konpositoreen Bildumako XIV. alearen bigarren zatia grabatuko du eta, bestetik, Kepa Junkeraren ekoizpen ezagunena bertsio sinfonikoan bilduko duen monografikoa.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea